Justizia herritarrengana hurbiltzen

Abizen sefardiak

Abizen sefardiak

Gallardonek sefardiak direla egiaztatzen duten herritarrek espainiar nazionalitatea eskuratzeko Kode Zibila aldatuko zuela iragarri zuenetik,  informazio bila bertara jo  duen jende andana -dela eta, Espainiako kontsulatuak lanez gainezka daude. Sare sozialetan ere, zure abizena 5.200 abizen sefardien zerrendan badago, automatikoki Espainiako nazionalitatea eskuratuko duzula zabaldu omen da.

Hasteko, lege aurreproiektu bat dela kontutan hartu behar da (Sefardiei Espainiako nazionalitatea emateko Lege Aurreproiektua); proiektua oraindik onartu gabe dago. Beraz, ezin da oraindik baldintzak zeintzuk diren, ez eta espainiako nazionalitatea eskatzeko prozedura zein izango den ere jakin.

Zehaztuta dagoen bakarra, hurrengoa da: Espainiako nazionalitatea eskuratu nahi dutenek sefardi izaera egiaztatu beharko dute, bere etxeko hizkuntza, edo kultur elkartearen parte direla egiaztatzen duten bestelako frogak erakutsiz. Horrez gain, Espainiarekin duten lotura berezia ere egiaztatu beharko dute.

2014ko otsailaren 17an argitaratu zen Gobernuaren Lege Aurreproiektuan zehaztuta daude eskaera egiteko epea eta lekuak; hala ere, oraindik ez dira hainbat gauza argitu, hala nola: eskaerak egiteko epearen hasiera, interesdunek aurkeztu behar duten dokumentazioa, eta espedientea irekitzeko eredua.

Hortaz, sare sozialetan aipatutako abizenen zerrenda horietako batean zure abizena ageri bada, ez pentsa hori Espainiako nazionalitatea jasotzeko nahikoa izango denik.  Beste baldintza batzuk bete beharko dituzu; adibidez, judu-sefardi erkidegoaren kide zarela frogatu beharko duzu. Eta batez ere,ez ahaztu oraindik Lege Aurreproiektuak parlamentuan hainbat izapide bete behar dituela.

2014ko apirilaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

2 Iruzkinak

Webmaster de JustiziaNet2014/04/11
Iñaki estimatua, momentuz, Justizia Ministerioak ez du abizen sefardien zerrendarik argitaratu. 5.200 abizen sefardi dituzten interneteko zerrendak ez dira dokumentu ofizialak. Beraz, horietako bat eskuratu nahi baduzu, interneteko bilatzailean ¿lista de apellidos sefardíes ¿gaztelaniaz- edo ¿abizen sefardien zerrenda¿ ¿euskaraz- idatzi ezazu. Hala ere, gogoan izan Justizia Ministerioak ez duela zerrenda ofizialik argitaratu. Ondo izan.
Iñaki2014/04/11
Oso albiste interesgarria.

Eta non kontsultatu daiteke abizen sefardien zerrenda?. 5.200eko abizen zerrenda bat dagoela aipatzen duzue albistean, online al dago zerrenda hori?

Mila esker

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*