Justizia herritarrengana hurbiltzen

Abokatu izateko 2020ko sarrera- proba atzeratu egin da

Abokatu izateko 2020ko sarrera- proba atzeratu egin da

Justizia Ministerioak datorren martxoaren 28rako deitutako abokatu izateko sarrera-proba atzeratzea erabaki du. Erabakia herritarren artean koronabirusaren kutsatzeak duen eraginaren ondorioz hartu da, izan ere, sarrera-proban parte hartzeko Espainiara etorri beharko bailirateke COVID-19aren hedapena mozteko neurri bereziak hartu dituzten herrialde zehatzeko bizilagunak.

Justizia Ministerioak jakinarazi duenez, osasun agintariek baimena eman bezain pronto proba egiteko data berria ezarriko da, eta hitzordua Justizia Ministerioaren web atarian argitaratuko da, gutxienez hiru aste lehenago.

2020ko martxoaren 10ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justizia Ministerioa. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*