Justizia herritarrengana hurbiltzen

Abokatutzaren diziplina-araudiak eztabaidatuko dituzte Oņatin

Abokatutzaren diziplina-araudiak eztabaidatuko dituzte Oņatin

Lege-soziologian asko jorratzen da gaur egun Zuzenbideko profesionalen arautzea. Gai horixe landuko dute oraingo asteko mintegi zientifikoan (Regulating Lawyers through Disciplinary Systems) batzartuko diren adituek. Sasoiko hirugarren mintegia izango da Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean.

Oraingo eguen eta egubakoitzean (hilak 26 eta 27) izango da mintegia, Kay-Way Chan (Macquarie University, Australia), Judith McMorrow (Boston College Law School, AEB) y Sida Liu (University of Toronto, Kanada) irakasleek koordinatuko dute eta AEB, Erresuma Batua, Lituania, Japonia, Brasil, Hego Afrika, Zeelanda Berria, Hego-Korea eta Singapurreko adituak etorriko dira, beste batzuen artean.

Topaketan landuko dituzte abokatuek bezeroenganako dituzten betebehar etikoak, eta baita lanbidearekiko eta publikoarenganako dituztenak ere. Adituek aztertuko dute ea lehentasun desberdinak dituzten betebehar horiek. Segidan, abokatuentzako, munduko arautegi etiko sistemak aztertuko dituzte (AEB, Europa, BRICS herrialdeak, Ozeania, Asia) eta haien helburuak zeintzuk diren mahairatuko dute. Beste gai garrantzitsu bat izango da zer gertatzen den abokatu batek betebehar etiko baten huts egiten duenean eta ze dizipina-sistema martxan jartzen diren.n abogado viola una obligación ética.

2018ko apirilaren 24ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*