Justizia herritarrengana hurbiltzen

Abortuaren Lege gatazkatsua

Abortuaren Lege gatazkatsua

2013ko azken astean Espainiako GobernuakAbortuaren Legearen Aurreproiektua onartu zuen. Lege berriak 2010. urtean Zapateroren Gobernuak onartutako Epekako Legea indar gabe utzi du; arau berriaren inguruko eztabaida piztu da eta aldeko zein kontrako mobilizazio ugari egon dira.

Umekiaren bizitzeko eskubidearen eta haurdunaren eskubideen babeserako Lege Organikoaren Aurreproiektuaren arabera, ez da haurdunaldia eteten duen emakumea zigortuko; bai ordea, sendagilea. Legeak osasun arloko langileen kontzientzia-eragozpena arautzen du, eta adingabeek abortatzeko gurasoen baimena behar dutela zehazten du.

Aurretik zegoen Epekako Legearen arabera, emakumeek 14 aste zituzten haurdunaldia inolako azalpenik eman gabe eteteko.  Lege berriaren arabera, haurdunaldia eteteko bi arrazoia bakarrik onartuko dira: bortxaketa baten ondorioa izan bada, edo haurdun egoteak amaren ongizatea arrisku larrian jartzen  badu.   Haurdunaldia bortxaketa baten ondorio bada, emakumeak 12 aste izango ditu abortatzeko. Emakumearen osasun fisikoa edo psikikoa arriskuan badago, 22 aste izango ditu abortatzeko.

Berehala Legearen aurkako iritziak azaldu dira. Azken egunotan manifestazioak eta mobilizazioak egon dira, eta epaileek ere euren iritzia ere eman dute. Demokraziarako Epaileak elkarteak adierazitakoaren arabera, arau berriaren aurka daude  “Gobernuak ezartzen duen araudia erabat murriztailea delako eta konstituzio aurreko garaietara bueltatzen gaituelako”.

2014ko urtarrilaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

2 Iruzkinak

Webmaster de Justizia.net2014/01/20
Hola Jesús, tomamos nota de tu indicación. Por otro lado, queremos decirte que nuestra intención no ha sido en ningún momento crear confusión sobre esta Ley, sino todo lo contrario, que la gente conozca los cambios aprobados y que debata sobre ellos. Saludos y no dudes en comentarnos cualquier otra sugerencia.
Jesús Álvarez González2014/01/20
Creo que no se debería utilizar la expresión "aprobada la nueva ley del aborto" y menos en un titular, crea confusión. Por varias razones, entre ellas la Constitución atribuye la aprobación de las leyes a las Cortes Generales, con lo cual el Gobierno no puede aprobar leyes, lo aprobado es anteproyecto de ley orgánica, y así debe reflejarse. Por otra parte podría entenderse que es una norma ya vigente cosa que -espero- no suceda tan fácilmente.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*