Justizia herritarrengana hurbiltzen

Adostasunezko dibortzioa notarioaren aurrean

Bikotea

Iragan uztailaren 23an Borondatezko Jurisdikzioaren 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, jarri zen indarrean. Lege berriak hainbat berrikuntza dakar. Horietako bat ezkontideak notarioaren aurrean adostasunez dibortziatzeko (edo banantzeko) aukera da. Notarioaren aurrean eskritura publikoa sinatu dezakete, beti ere, adostasunezko dibortzio bada eta adingabeko seme-alabak edo gaitasunak judizialki mugatuta dituzten seme-alabak ez badituzte. Onarpena idazkari judizialen aurrean ere sinatu daiteke.

Eskritura publiko horretan ezkontideek dibortziatzeko nahia adieraziko dute eta dibortzioaren hitzarmen arauemailea jasoko da.

Notarioa aukeratu daiteke: Ezkontideek azken egoitza erkidean zegokien notarioarengana edo eskatzaile bietako baten ohiko egoitzari dagokion notarioarengana jo dezakete. 

Biek batera joan behar dute eskritura sinatzera, jardunean dagoen abokatuz lagunduta. Haren aurrean eta legezko-aholkularitza jasota, abokatuak –edo abokatuek- ere eskritura sinatuko dute.

Hitzarmen arauemaileari dagokionez, orain arte ohiko jarduna izan ez den betebeharra ezarri zaie notarioei: hitzarmena baloratzea. Ezkontideek idazkari judizialaren zein notarioaren aurrean akordioak formalizatzen dituztenean,  hark uste badu hitzarmenak alde bietako bat edo ukitutako emantzipatutako seme-alaba adingabe zein adin nagusikoren bat kaltetuko duela, sinatzaileei horrela jakinaraziko die eta espedientea bukatutzat emango du.  Ezkontideek kasu horretan bakarrik jo ahal izango dute epailearengana, hitzarmen arauemailearen proposamena onar dezan.

Auzi horrek hurrengo kezka eragiten digu: Zer gertatuko litzateke, baldin eta notario batek dibortzioa ukatu eta ezkontideek sinatzeko arazorik ez duen beste batengana jotzen badute, era horretara epaileak hitzarmenaren edukia ezagutu dezan eragotziz? Oraingoz, galderak ez du erantzunik.

Adin nagusiko edo emantzipatutako seme-alabek “diru-sarrera propiorik ez dutelako edo familiaren egoitzan bizi direlako eurei eragiten dieten neurriekiko” adostasuna adierazi beharko dute . (KZren 82.art.) Onespena ezinbestekoa da. Ez badago, ezin dira onartu ez hitzarmena ez eta dibortzioa ere. Horregatik, eskritura sinatzeko unean bertan egon beharko dute. Legeak ez du aurrez-aurre egotea exijitzen, hortaz, ahalordea duen ordezkari bat joan daiteke.

Eskritura sinatu ostean, Erregistro Zibilaren 61. artikulu berrian ezarritakoaren arabera, bide telematikoen bidez Erregistro Zibilera bidaliko da. Erregistroek oraindik horretarako bitartekorik ez dutenez, kopia eskuetsia paperean bidaliko da.

2015ko uztailaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*