Justizia herritarrengana hurbiltzen

Alex Astralaga, Ertzaintzaren polizia judiziala: Justiziaren eta Ertzaintzaren arteko zubi-lana egiten dugu

Alex Astralaga, Ertzaintzaren Polizia Judiziala

Bilboko Polizia Judizialaren egoitzan lankide batekin hizketan ari da Alex; hainbat mahai daude bulegoan, paper gutxi gainean; haatik, arbel handi batean, aste horretako eginbeharren zerrenda luze bat idatzita dago, eta mahai bakoitzean ordenagailu bana daukate. Alexek urtebete darama Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Polizia Judizialaren atalburu gisa lanean. Lanpostu horretara iritsi aurretik, Ertzaintzaren Ikerketa arloan hamalau urtez egin zuen lan; urte horietan pilatutako esperientzia ezinbestekoa da EAEko Auzitegi Nagusiari Atxikitako Polizia Judizialaren Atalburu izateko; izan ere, arbeleko zerrenda bezain izen luzea izateaz gain, arduraz beteriko kargua da.

2015ko maiatzaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Elkarrizketak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*