Justizia herritarrengana hurbiltzen

Araudien azken berriak

Uztailaren 1ean Zigor Kodearen Lege Organiko berria indarrean jarriko da

Uztailaren 1ean Zigor Kodearen Lege Organiko berria indarrean jarriko da

Asteazkenean, uztailaren 1ean, Zigor Kodearen erreforma indarrean jarriko da. Testua martxoaren 26an onartu zuen Diputatuen Kongresuak, eta horren bidez, araua aldatu eta eguneratu egingo da. 
Testu berriak zigor erregimenak eta zigorren ezarpenak berrikusi ditu, delitu mota berriak zehaztu eta daudenak egokitu ditu, eta larritasun gutxikoak zigorrik gabe utzi ditu. Zigor Kode berriak betiko kartzela zigorra –berrikusteko aukerarekin- ezarriko du, herritarrek gertaeraren neurrikoa den zigorra eskatzen zuten larritasun handiko delituentzat. 

Ildo berean, auzitegiek gertaerei hobeto egokitutako zigorrak ezartzeko gaitasuna izan dezaten,  besteak beste, hilketa, erailketa, legez-kanpoko atxiloketa, bahiketa eta desagerpena delituak berrikusi ditu. Horrez gain, zigorra bertan behera uzteko eta zigor askatasun gabetzaileak ordezkatzeko erak aldatu ditu. Gainera, historikoki Zigor Kodearen III. liburukian araututako faltak kendu dira. Bide horretatik, larritasun gutxiko auzien kopurua murriztu nahi da, administratiboki edo zibil-arlotik zigor daitezen.

Konfiskatzearen arautzea eta Zigor Kodearen zenbait atalen berrikuspen teknikoa egin da; zehazki, hurrengo atalak berrikusi dira: jabegoaren aurkako delituak, maularen astungarriak, administrazio desleiala,  jabego intelektualaren eta industrialaren aurkako delituak, zigortzeko moduko kaudimen-gabezia, ustelkeria pribatua, bidegabeko eralgitzea, atzerriko agenteen galbideratzea, atentatua egitea eta desobedientzia, ordena publikoa asaldatzea, suteak, legearen aurka atxilotzea eta intrusismoa.

Delitu mota berriak ere tipifikatu dira, hala nola: behartutako ezkontza, hertsatzea, zelatatzea, onespenik gabe lortutako irudiak edo grabazio intimoak zabaltzea eta zigorrak betearazteko , kautelazko neurriak ezartzeko edo segurtasun neurrien kontrola ezartzeko gailuen funtzionamendua manipulatzea.

Bide beretik, Herri administrazioen baitan egindako ustelkeria delituen zigorra handitu da. Orokorrean, delitu mota horietarako aurreikusitako desgaitze zigorrak handitu dira eta hautagai izateko eskubideari desgaitze zigor bereziak ezarri zaizkio.  Gainera, partidu politikoen legez kanpoko finantziazioarekin lotutako delitu mota berriak zehaztu dira.

2015ko ekainaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Argi berdea epaitegi eta auzitegiak libratzea helburu duen arauari

Argi berdea epaitegi eta auzitegiak libratzea helburu duen arauari

Borondatezko Jurisdikzioaren Legea azken txanpara iritsi da.  Diputatuen Kongresuak araua onartu ostean, BOEn argitaratzea bakarrik falta da. Testuaren helburua, merkataritza arloko zein zibileko eskubideak bermatzeko organo judizialen parte hartzea behar duten gatazkarik gabeko prozedurak erraztea eta eguneratzea da. Beste modu batera esanda, Borondatezko Jurisdikzioaren Legeak Justizia Administrazioaren lan-karga arintzea du helburu.

Besteak beste, arauak zenbait auzi epaitegietatik atera eta txandaka, idazkari judizial, notario eta jabego- eta merkataritzako- erregistratzaileen esku uzten ditu.   Gainera, herritarrak izango dira Legeak eskaintzen dituen aukeren artean zein profesionalengana joko duten erabakiko dutenak.

Adibidez, ezkontzak notarioek edo idazkari judizialek egin ahal izango dituzte, bai eta orain arte bezala, Erregistro Zibileko arduradun diren epaileek edo Udaletxeek ere. Adostasunezko banantzeak eta dibortzioak, aldiz, eta adingabeko seme-alabarik ez badago, idazkari judizialek edo notarioek adostuko dituzte.

2015ko ekainaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook