Justizia herritarrengana hurbiltzen

Araudien azken berriak

Sefardia izateagatik espainiako nazionalitatea eska dezaket?

Sefardia izateagatik espainiako nazionalitatea eska dezaket?

Gaur onartu dute XV. mendean Espainiatik kanporatuak izan ziren judutarren oinordeko diren sefardiei espainiako nazionalitatea emateko Lege Proiektua. Hala ere, espainiako nazionalitatea eskatzeko izapideak egiteko  2015eko urriaren 1era arte itxaron beharko da.

Espainiako nazionalitatea eskatzeko bi baldintza bete beharko dira: Sefardi izaera eta Espainiarekiko lotura berezia behar bezala egiaztatzea.

Sefardi izaera egiaztatzeko, Judutarren Elkarteen Espainiako Federazioaren ziurtagiria, egoitzagatik dagokion elkarte judutarraren presidentearen ziurtagiria, edo bere  herrialdean dagokion aitortutako errabinoaren egiaztagiria aurkeztu beharko du interesdunak. Horrez gain, ladinoa edo haketía etxeko hizkuntza dela egiaztatu, eta ketubah edo jaiotza-ziurtagiria edo haren lekuan Gaztelako ohituren arabera egindako ezkontza-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Eskatzaileak, bere abizenak jatorri espainiarreko sendi judutar batenak direla ziurtatzen duen txostena ere aurkeztu beharko du.  

Espainiarekiko lotura berezia egiaztatzeko, Cervantes Institutuak ezarritako bi proba gainditu beharko dira:  gaztelaniaren oinarrizko ezagutza (DELE, A2 maila edo goragokoa) eta Espainiako Konstituzioaren, gizartearen eta kulturaren ezagutza egiaztatu beharko dira. Espainiarekiko lotura egiaztatzeko hurrengo ziurtagiriak eta egoerak ere kontuan hartuko dira: espainiako historia eta kultura ikasketak egiaztatzen dituzten erakunde publiko edo pribatuek igorritako ziurtagiriak; eskatzailea 1924ko abenduaren 20ko Errege Dekretuak  eta 1948ko abenduaren 29ko Lege-dekretuak aipatutako espainian babestutako sendi sefardien zerrendan egotea; espainiako erakunde edo norbanakoei laguntza emateko abian jarritako ekimen kultural eta ekonomikoak, eta sefardi kultura zaindu eta hedatzeko abian jarritako ekimen kultural eta ekonomikoak.
 

2015ko ekainaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Agur tasa judizialei

Agur tasa judizialei

Bi urte igaro dira Indarren jarri zituztenetik eta pertsona fisikoek  agur esan diote tasa judizialak ordaintzeari. Berria asteon iragarri du Gobernuak.

Tasa judizialak ordena eta auzialdi guztietan kenduko dira pertsona fisikoentzako. Neurri horren bidez, Justizia guztien eskura jarri nahi da.

Hori izan da, izan ere, tasa judizialei egin zaien kritika zorrotzena. Arlo judizialarekin harremana duten talde profesionalek hasiera batetik adierazi zuten tasa judizialen aurkako jarrera, herritarrei Justizia eskuratzea eragozten zietelako. 

Oraingoz ez dute iragarri noiz kenduko diren. Hortaz, aldaketa indarrean jarri arte, auzitegietara jotzeko eta Justizia Administrazioa erabiltzearren tasak ordaintzen jarraitu beharko dute herritarrek.

2015ko martxoaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook