Justizia herritarrengana hurbiltzen

Araudien azken berriak

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

Gobernuak urtebete luzatu du -2019ko urriaren 1era arte-espainiar jatorriko sefardiek  espainiako nazionalitatea eskatzeko duten epea.

Aukera hori arautzen duen 12/2015 Legeak, ekainaren 24koak, eskaera egiteko Legea  indarrean jarri eta eskaera egiteko hiru urteko epea ezarri zuen; hortaz, epea urte honetako urriaren 1ean amaituko zen. 

Araua indarrean jarri zenetik 6.432 sefardiri eman zaie espainiako nazionalitatea. Hala ere, Komunitate Judutarren Espainiako Federazioak eskaerak aurkezteko epea luzatzeko beharra adierazi zion Gobernuari, eskatzaileek euren jatorrizko herrietan dokumentazioa eskuratzeko zituzten arazoak zirela eta. Horri, nazionalitatea eskuratzeko ezinbestekoak diren Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Diploma (DELE) eta Espainiako Gizarte, Kultura eta Konstituzioaren ezagutza bermatzen duen Diploma (CCSE) lortzeko behar den denbora gehitu behar zaio.

2018ko martxoaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren gaztelaniazko izena aldatu dute

Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren gaztelaniazko izena aldatu dute

Orain arte gaztelaniaz “Ilustre Colegio de Abogados del Señorío de Bizkaia” izena zuen, eta orain “Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia” da. Izen aldaketa, barne-eztabaida luze baten ondorio da, eta aste honetan Estatutu berrien onarpenarekin gauzatu da.

Aldaketaren helburua, izenak lengoiaia inklusiboa izatea da. Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano Carlos Fuentenebrok azaldu duenez, gaztelaniazko izen berria kideen artean –gehiengoa emakumeak dira- egindako inkestaren emaitza da. Barne-inkesta horiek argitara eman zutenaren arabera, Elkargoko hainbat kideren ustez gaztelaniazko izenak ez zituen ordezkatzen. 

Halere, Estatutu berriak ez dira oraindik indarrean jarriko, ez-ohiko Batzar Nagusiaren onarpena prozeduraren zati bat besterik ez baita.

Estatutu berriak Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailera bidaliko dira, gai horretan eskumendunak diren sailek txostena egin, legezkotasuna egiaztatu eta prozeduraren zilegitasuna bermatu arte. Horren ondoren Justizia Sailburuak Estatutu berriak onartuko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Agindu bidez.


 

2018ko urtarrilaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. 3 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook