Justizia herritarrengana hurbiltzen

Argi berdea epaitegi eta auzitegiak libratzea helburu duen arauari

Argi berdea epaitegi eta auzitegiak libratzea helburu duen arauari

Borondatezko Jurisdikzioaren Legea azken txanpara iritsi da.  Diputatuen Kongresuak araua onartu ostean, BOEn argitaratzea bakarrik falta da. Testuaren helburua, merkataritza arloko zein zibileko eskubideak bermatzeko organo judizialen parte hartzea behar duten gatazkarik gabeko prozedurak erraztea eta eguneratzea da. Beste modu batera esanda, Borondatezko Jurisdikzioaren Legeak Justizia Administrazioaren lan-karga arintzea du helburu.

Besteak beste, arauak zenbait auzi epaitegietatik atera eta txandaka, idazkari judizial, notario eta jabego- eta merkataritzako- erregistratzaileen esku uzten ditu.   Gainera, herritarrak izango dira Legeak eskaintzen dituen aukeren artean zein profesionalengana joko duten erabakiko dutenak.

Adibidez, ezkontzak notarioek edo idazkari judizialek egin ahal izango dituzte, bai eta orain arte bezala, Erregistro Zibileko arduradun diren epaileek edo Udaletxeek ere. Adostasunezko banantzeak eta dibortzioak, aldiz, eta adingabeko seme-alabarik ez badago, idazkari judizialek edo notarioek adostuko dituzte.

2015ko ekainaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*