Justizia herritarrengana hurbiltzen

Auzia Euskaraz hemendik aurrera Facebook-en

Auzia Euskaraz hemendik aurrera Facebook-en

Hemendik aurrera Facebook-etik ere izan ahalko duzu gure berri, Auzia Euskaraz-ek abiarazi berri duen orrialdearen bidez. Egin zaitez Euskara Emaileen Komunitate birtual honetako kide “Atsegin dut” botoia sakatuta!

Albisteak, argazkiak, bideoak eta azken berritasunak izango dituzu eskura, eta aukera izango duzu gainerako euskara emaileak ezagutzeko, bai eta epaitegietako esperientziak konpartitu zein zure iritziak plazaratzeko ere. Horrez gainera, Auzia Euskaraz buletina jaso ahalko duzu hilero, eta pilula juridikoa astean behin.

Eragile juridikoa bazara, aurrez esandako guztiez gain, terminologia kontsulta zerbitzua izango duzu, eta, nahi izanez gero, dauzkazun euskarazko auzietan laguntza emango dizugu.

Ongi etorri estreinatu berri dugun orrialdera!

Gure ohiko kanaletan ere aurkituko gaituzu:

2016ko otsailaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Euskara eta Justizia. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*