Justizia herritarrengana hurbiltzen

Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a “Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna” dela eta, Eusko Jaurlaritzak bere gaitzespen irmoa adierazten du indarkeria sexistaren adierazpide guztien aurrean, eta bere konpromisoa emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko.

Guztiz beharrezkoa da gogoratzea emakumeen kontrako indarkeriaren erroa emakume eta gizonen berdintasun eza dela, eta beraz, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko, berdintasuna landu behar dugula. Horregatik esaten diegu BAI indarkeria sexista prebenitzeko beharrezkoak diren berdintasun politikei: BAI esaten diogu neska mutilek genero estereotipo eta rolek ezarritako mugarik gabe euren bizitza proiektuak garatu ahal izateari; BAI esaten diogu errespetuan oinarritutako harremanak sustatzeari; BAI esaten diogu emakumeen ahalduntzeari; BAI esaten diogu hiritar guztiak eta bereziki gizonak berdintasunarekin inplikatzeari. Hitz batean, BAI esaten diogu Berdintasunari, ez baitago berdintasuna sustatzea baino tresna eraginkorragorik emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko.

Gaurko egunean garrantzitsua iruditzen zaigu, bestetik, eskerrak ematea egunero indarkeria jasan duten emakumeen arretaz eta babesaz arduratzen diren arlo ezberdinetako profesionalei, eta bereziki, azpimarratu behar dugu emakumeak artatzen dituzten profesionalen prestakuntzan lan egiten jarraitzearen garrantzia, atentzio horren bitartez emakumeak lagundu ahal izateko euren erreparazioan eta ahalduntzean.   

Jaurlaritzak gogoratzen du gizarte osoaren inplikazioa funtsezkoa dela emakumeen aurkako indarkeriari heltzeko, eta berresten du bere sailak arlo horretan Emakunderekin inplikatzen eta lan koordinatua egiten jarraituko dutela.

Azkenik, herritarrak animatzen ditu emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean beren gaitzespena erakutsi dezaten, eta indarkeria jasan duten emakumeei euren babesa erakutsi diezaieten azaroaren 25erako hainbat herri eta hiritan deitu diren mobilizazioetan parte hartuta.

2018ko azaroaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*