Justizia herritarrengana hurbiltzen

Azaroak 25, Genero Indarkeriari ez

Azaroak 25, Genero Indarkeriari ez

Azaroaren 25a Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da. Data horren bidez, urte hasieratik euren bikotekide edo bikotekide ohiek 44 pertsona hil dituztela gogorarazi nahi da.

Egun, Euskadin genero indarkeriaren biktima diren 4.768 emakume daude Ertzaintzak zainduta; iazko datuak antzerakoak dira. 

Ertzaintzak eskaintzen dituen zaintza-neurrien artean, Bortxa telefonoa dago. Larrialdi kasuetarako telefonoa da, eta biktima Ertzaintzaren koordinazio zentroarekin eta bere kasua daraman polizia-etxearekin zuzenean harremanetan jartzeko erabiltzen da. Bitarteko horren bidez,  tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren emakumeek eta Eusko Jaurlaritzaren GPS bidezko alarma zerbitzu bidez  24 orduko zaintza dutenek,  900 840 111 laguntza zerbitzuarekin zuzenean harremanetan jar daitezke. Gaur egun 1.013 Bortxa terminal daude Euskadin.

Salaketa jarri

Salaketa jartzeko, Ertzaintzara, Udaltzaingora, edo Goardiako Epaitegira jo dezakezu.  Izapide hau biktima zein egoeraren lekuko den edonork egin dezake. 

Emakumea fisikoki erasotu badute, mediku-ziurtagiria  edukitzea oso garrantzitsua da. Hori dela eta, sendatzea,  eta lesioak jasoko dituen mediku-ziurtagiria lortzea.

2014ko azaroaren 24ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*