Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Ba al dakizu? Indarkeria matxistaren biktimen arretarako zerbitzuak martxan jarraitzen du

Puntu lila

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz enpresa, ikastetxe eta aurrez aurreko zerbitzu ugari itxi badira ere, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Euskadiko arreta zerbitzuak berme guztiekin martxan jarraitzen duela egiaztatzen dizuegu.

Osasun-larrialdia dela eta, aurrez-aurreko zenbait zerbitzu telematikoki ematen ari dira, baina premiazko larrialdi eta baliabideek bere horretan diraute, horien artean indarkeriaren biktima diren emakumeen arrera eta artatze zerbitzuak. Zerbitzu horietan, osasun-larrialdia dela eta, segurtasun eta higiene neurri bereziak ezarri dira.

Gainera, egun hauetan biktimei arreta egiteko telefono bidezko 24 orduko zerbitzua indartu da (900 840 111) bai eta larrialdi kasuetan erabili beharreko zerbitzua ere (112). Horrez gain, larrialdietarako 112 zenbakiaren app-a ere badagoela gogorarazten dizuegu. Zerbitzu hau erabilgarria da hitz egiteko edo entzuteko arazoak dituzten norbanakoentzat eta erabiltzailearen kokapena antzeman dezake GPS zerbitzuaren bitartez.

Laguntza behar al duzu?

Laguntzeko bide hauek eskura dituzula gogoratu ezazu:

2020ko martxoaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu? Online egindako ziurtagiri-eskaeren egoera JustiziaEus-etik kontsultatu dezakezu

Ba al dakizu? Online egindako ziurtagiri-eskaeren egoera JustiziaEus-etik kontsultatu dezakezu

Euskadiko Erregistro Zibil eta Bake Epaitegietan inskribatutako jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak JustiziaEus-etik doan eskatu ditzakezu. Eskaera telematikoki egin behar duzu eta ziurtagiriak posta arrunt bidez iritsiko zaizkizu. Horrez gain, eskaera horien egoera ere kontsultatu dezakezu JustiziaEus-etik, hala nola, balidatua edo izapidetzeko dagoen, edo ukatua izan den ala ez.

JustiziaEus-eko Herritarren gunetik zure jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiri eskaeraren egoera zein den jakiteko, ezinbestekoa da ziurtagiri elektroniko bidez zure nortasuna egiaztatzea.

Eskaeren egoera

JustiziaEus-eko Herritarren gunetik zure izapideen egoera ikusteko atalean hiru emaitza ezberdin jaso ditzakezu:

Balidatua” dagoela ageri bada, zure eskaera onartu egin da eta gutxi gorabehera hamar eguneko epean eskaera-inprimakian adierazitako helbidean ziurtagiria jasoko duzu.

Balidatu gabe” badago, izapidetze prozesua eten egin da. Eskaera ukatu izanaren arrazoia posta elektronikoz iritsiko zaizu.

Egiteko zain” dagoela ageri bada, zure eskaera dagokizun Bake Epaitegi edo Erregistro Zibilera zuzen iritsi da, baina oraindik balidatu gabe dago. Kasu horretan, kontutan izan behar duzu zenbait Bake Epaitegitan posta elektronikoa astean behin edo birritan irekitzen dutela. Hortaz, asteko egunaren arabera, zenbait egun pasa daitezke eskaera balidatu arte.

2020ko otsailaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook