Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu?

Zer egin daiteke eta zer ezin daiteke egin egun hauetan Erregistro Zibilean

Salbuespeneko neurriak Erregistro Zibiletan

Covid-19ak eragindako salbuespeneko egoerak irauten duen bitartean, Erregistro Zibilek Lan eta Justizia Sailburuaren Euskadiko Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuei buruzko 2020ko martxoaren 15eko Aginduan ezarritakoa bete behar dute.

Horren ondorioz, une honetan Erregistro Zibilek hurrengo zerbitzuak bakarrik eman ditzakete:

Heriotza-inskripzioak eta ehorzketa-lizentziak ematea. Zentzu horretan, heriotzaren eta ehorzketaren artean egon behar den 24 orduko tartea ezabatu da; era horretara, senideek nahi duten bezain azkar egin dezakete senide maitatuaren hileta.

Epe-luzaezineko jaiotza-inskripzioak. Jaio berrien inskripzioak legeak ezarritako 30 eguneko epearen barruan egiten ari dira; hori bai, ahal den neurrian epe ahalik eta laburrenean egiten dira,  alarma egoerak irauten duen bitartean Erregistro Zibiletara joan behar izan ez izateko. Orokorrean, jaio berriak inskribatzeko hitzorduak legeak ezarritako 30 eguneko epea amaitu baino astebete lehenago ematen ari dira. Familia-liburuari dagokionez, jaio berriak ospitalean inskribatzen dituzten bikoteek ez dute zertan Erregistro Zibilera joan behar inskripzioa egitera. Hortaz, konfinamendu egoera hau amaitzen denean, dagokien Erregistro Zibilera joan beharko dute familia-liburua jasotzera edo eguneratzera. Seme-alabak aurrez aurre inskribatu behar dituztenek hitzordua eskatu beharko dute, eta ahal den neurrian inskripzioaren ostean familia-liburua unea bertan jasoko dute.

Kode zibileko 52. artikuluko ezkontzak. Ezkontzea baimenduta dago, baldin eta ezkongaietako bat heriotza arriskuan badago.

Egutegia eta ziurtagiriak

Herritarrek Erregistro Zibiletan aste honetarako zituzten hitzorduei dagokienez, guztiak bertan behera gelditu dira. Ez da ezkontzarik egiten, ez dira espedienteak irekitzen, ez dago nazionalitatea zin egiterik… Egunerokotasunera itzultzerakoan egutegiei berriz ekingo zaie eta Erregistro Zibiletatik eragindakoekin harremanetan jarriko dira, hitzordu berriak zehazteko.

Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiri eskaerak JustiziaEus-etik online egin daitezke. Hala ere, ziurtagiriak ohiko epean jasotzeko aukera ez dago ziurtatuta, batetik, ez baitaude Erregistro Zibiletako langileek egin behar dituzten funtsezko lanen artean, eta bestetik, postetxetako langileek batzuetan ez dituztelako bidalketak bideratzen.

Bizi- eta egoera-agiri eskaerei dagokienez, izapidea aurrez aurre egin behar da. Hortaz, alarma egoerak irauten duen bitartean ezinezkoa izango da izapide hau egitea. Hala ere, erakunderen batek bizi-agiria eskatzen badizu, erakundeari berari eskatu beharko diozu ziurtagiri horren ordezko aukera ezartzeko, Erregistro Zibilek ez baitute ziurtagiri hori ematen.

2020ko apirilaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu? Indarkeria matxistaren biktimen arretarako zerbitzuak martxan jarraitzen du

Puntu lila

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz enpresa, ikastetxe eta aurrez aurreko zerbitzu ugari itxi badira ere, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen Euskadiko arreta zerbitzuak berme guztiekin martxan jarraitzen duela egiaztatzen dizuegu.

Osasun-larrialdia dela eta, aurrez-aurreko zenbait zerbitzu telematikoki ematen ari dira, baina premiazko larrialdi eta baliabideek bere horretan diraute, horien artean indarkeriaren biktima diren emakumeen arrera eta artatze zerbitzuak. Zerbitzu horietan, osasun-larrialdia dela eta, segurtasun eta higiene neurri bereziak ezarri dira.

Gainera, egun hauetan biktimei arreta egiteko telefono bidezko 24 orduko zerbitzua indartu da (900 840 111) bai eta larrialdi kasuetan erabili beharreko zerbitzua ere (112). Horrez gain, larrialdietarako 112 zenbakiaren app-a ere badagoela gogorarazten dizuegu. Zerbitzu hau erabilgarria da hitz egiteko edo entzuteko arazoak dituzten norbanakoentzat eta erabiltzailearen kokapena antzeman dezake GPS zerbitzuaren bitartez.

Laguntza behar al duzu?

Laguntzeko bide hauek eskura dituzula gogoratu ezazu:

2020ko martxoaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook