Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu dibortzio-ziurtagiririk ez dagoela?

Ba al dakizu dibortzio-ziurtagiririk ez dagoela?

Dibortzio-ziurtagiria, beren-beregi, ez da existitzen; hortaz, dibortziatuta zaudela frogatu behar baduzu, ezkontza-ziurtagiria aurkeztu behar duzu.  Dokumentua Erregistro Zibilean eskatzen da; bertan, orri-bazterreko ohar batean, ezkontza deseginda dagoela adierazita dator.

Ziurtagiria aurrez aurre Erregistro Zibilean eska dezakezu, edo bestela, JustiziaEus-en online eska dezakezu. Edonola ere, ezkontza erregistratu zenuten Erregistro Zibil edo Bake Epaitegiari eskatu  behar diozu.

Jasotzen duzun ziurtagirian, ezkontza deseginda dagoela adierazten duen  orri-bazterreko oharrik  ez badator, litekeena da epaia eman zuen Lehen Auzialdiko epaitegiak zegokion Erregistro Zibilari horren berri eman ez izana. Horrela bada, dibortzio-epaia eman zuen Epaitegiarekin harremanetan jarri behar duzu,  ezkontza erregistratu zenuten epaitegira dibortzio-epaia ofizioz bidal dezan eskatzeko.

2018ko martxoaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*