Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu gaztelaniaz "con la venia" esateak zer esan nahi duen?

Con la venia

Gaztelaniaz eremu judizialean errespetua adierazteko esamoldea da, eta baimena eskatzeko erabiltzen da.

Adibidez, epaiketa batean abokatuak gaztelaniaz hitz egiten hasterakoan “con la venia de su señoria” esan ohi dute, alegia, “epailearen baimenarekin”.

Beste ohiko erabilera bat, auzi bat abokatu batetik beste batengana lekualdatzerakoan erabiltzea da. Batzuetan bezeroak berak “profesionalaren baimenarekin” edo “con la venia” esamoldearen bidez eskatzen du bere auzia beste profesional batengana eramateko baimena. Abokatuek ere beraien artean auziak aldatzeko “baimena” eman behar izaten dute dute.

2020ko ekainaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*