Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu? Lan-arloko auzi bat hasteko ez duzu abokaturik behar

Ba al dakizu? Lan-arloko auzi bat hasteko ez duzu abokaturik behar

Lan-arloan arazoak badituzu eta epaitegira jo nahi baduzu, ez duzu abokatu ez prokuradorerik  behar. Lan-arloko auziak, lehen auzialdian, epaitegi arruntetan epaitzen dira eta ez duzu lege arloko profesionalik behar zure auzia aurrera eramateko.

Zergatik? Epaileak, egitateak azaltzeko bakarrik eskatuko dizu, eta horretarako ez duzu zertan Zuzenbide arloko ikasketarik eduki behar. Era horretara, lan-arloko eskubideen inguruko auziak abian jartzeko modua errazten zaio herritar orori.

Hori bai, epaiarekin ados ez bazaude eta auzia aurkaratu nahi baduzu, orduan ezinbestekoa izango zaizu abokatua edo Lan-harremanetarako graduatua edukitzea. Izan ere, auzia bigarren auzialdira pasako da, eta bertan jarduteko ezinbestekoa da Zuzenbide arloko profesional batek ordezkatzea.
Hala ere, hasiera batetik defentsa profesionala nahi baduzu, abokatua kontratatu dezakezu. Baina gogoratu, lehen auzialdira jotzeko, ez da beharrezkoa.

2018ko urriaren 3ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*