Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu zeintzuk diren Justizia Administrazioaren aurrean dituzun betebeharrak?

Ba al dakizu zeintzuk diren Justizia Administrazioaren aurrean dituzun betebeharrak?

2001eko maiatzaren 28an sinatu zen Justizia Erreformatzeko Estatu Ituna. Itunaren lehentasunetako bat Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutuna prestatzea izan zen, 2002ko apirilaren 16an Diputatuen Kongresuan onartu zena.

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunak Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten guztiei eragiten die, baina, zein dira herritarrek Justizia Administrazioaren aurrean dituzten betebeharrak?

Herritarrek Justizia Administrazioaren aurrean dituzten betebeharrak

  1. Epaimahaiko kide gisa parte hartu beharra

    Eskatzen zaionean, norbanakoak epaiketa batean epaimahaiko kide gisa parte hartu beharra du, baldin eta legean aurrikusitako bateraezintasun, debeku edo  aitzakiaren bat ez badago.
     
  2. Lekuko gisa parte hartu beharra

    Norbanakoek, lekuko gisa deitutakoan, Justiziari lagundu beharra diote egiazko lekukotza emanda.
     
  3. Delitu baten berri eman beharra

    Baldin eta ikusi badu, Agintaritza Judizialari edo Fiskaltzari delitu baten berri eman beharra du, familia-arrazoiak direla-eta salbuetsita dagoenak izan ezik.

Ezagutu itzazu Justizia Administrazioaren aurrean dituzun eskubide eta betebeharrak.
 

2019ko apirilaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*