Justizia herritarrengana hurbiltzen

Ba al dakizu zer den datuen babeserako Europako lege berria?

Ba al dakizu zer den datuen babeserako Europako lege berria?

Datuen Babeserako Araudi Berria (DBAN) Europako Parlamentuak onartu zuen 2016ko apirilean, eta Europar Batasuneko Buletin Ofizialean argitaratu eta 20 egunera indarrean jarri zen. Europar Batasuneko kide diren herrialde guztietan ezarrita dago, eta ezinbestean bete beharrekoa da 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.

Baina, zein eskubide berri aitortu dizkie herritarrei DBANk?

Araudi berriak, herritarrek euren informazio pertsonalari buruz dituzten eskubideen bermea  areagotzen du, eta Datuen Babeserako Lege Organikoa ordeztu du. Besteak beste, enpresek eremu digitalean erabiltzaileen datuekin egiten dutena jagotea du helburu. Azken finean, interneten egiten den datuen erabilera okerretik babestuko ditu herritarrak. 

Labur, Datuen Babeserako Araudi Nagusiak herritarrei aitortu dizkien eskubideak zeintzuk diren azalduko dizkizugu:

  • Sarbide eskubidea. Zure datuak zertarako erabiltzen diren, noiz arte erabiliko diren, nazioartera transferitu diren ala ez eta profil automatizatuak sortu diren ala ez jakiteko eskubidea duzu.
  • Zuzentzeko eskubidea. Datuak okerrak badira edo osatu gabe badaude, zuzentzeko eskubidea daukazu.
  • Ezabatzeko eskubidea. Eskubide hau “ahaztua izateko eskubide” bezala ere ezaguna da. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea duzu, adibidez, bilduak izan ziren egitatearen xedea iraungi bada.
  • Trataera mugatzeko eskubidea. Dagokion arduradunari zure datuen tratamendua eteteko edo datuak gordetzeko -kasuan kasu- eskatzeko eskubidea daukazu.
  • Eramangarritasun eskubidea. Zure datuak beste zerbitzu-hornitzaile batera eramateko eska dezakezu.
  • Erabilera ukatzeko eskubidea. Zure datuen tratamendua ukatzeko eskubidea duzu, arrazoi pertsonalak direla eta, edo adibidez, zuzeneko marketin-erako erabiltzen dituztelako.
2018ko maiatzaren 29ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Ba al dakizu?. Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*