Justizia herritarrengana hurbiltzen

Bideoak

Eusko Jaurlaritzako Helduen Justiziaren arduradun Roberto Morenok Diputatuen Kongresuaren emandako hitzaldiaren bideoa

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren Justizia Zuzendari eta Helduen Justizia zerbitzuaren arduradun, eta Justizia Leheneratzailearen Europako Foroaren Batzorde Betearazlearen kide Roberto Moreno Alvarezek, Justizia estrategia nazionalaren ikerketa eta definizioa helburutzat hartuta, Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean emandako hitzaldiaren testu osoa. (Iraupena: 51’ 02’’).

2017ko azaroaren 16ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.

Bideoa e-Toolbar abokatuak. Euskaraz lan egiteko tresnak

Justizia Saileko Epaibi arloak abokatuentzako garatu duen tresnaren funtzionamendua azaltzen duen bideoa argitaratu du. Tresna honen bitartez, abokatuek errazago egin ahal izango dituzte euskaraz epaitegira zuzendu beharreko demanda, errekurtso eta gainontzeko idazkiak.

Tresna honetan, euskara juridikoaren gaineko 220.000 itzulpen-unitate baino gehiago aurkitu ahal izango dituzte abokatuek (legeak, epai zein epaitzak, eredu judizialak, epaitegietako lexiko bateratua...). Eta ez hori bakarrik, abokatuek erabiltzen dituzten formulario juridiko asko dago bertan (bukatutakoan 1.000ren bat izango dira).

Eta azkenik, Epaibi euskaraz dauden lege guztien kontsulta egiteko aukera berri bat garatzen ari da, BOEk daukanaren antzekoa, eta abokatu zein epaileen beharrei egokitua beti ere.

2014ko martxoaren 20ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.