Justizia herritarrengana hurbiltzen

Bideoak

Erregistro Zibil bakar eta informatizatuari buruzko bideoa

Erregistro Zibila eraberritu egingo da gaur egungo egoerara egokitzeko eta datu-base bakarrean oinarritutako Erregistro elektronikoa izango da aurrerantzean. Eraldaketa honen berrikuntza nagusiak honakoak dira: Aitaren abizena ez zaio amaren abizenari nagusituko seme-alabak inskribatzerakoan, Familia-liburua desagertu egingo da eta pertsona bakoitzak bere erregistroa izango du eta bertan bere bizitza zibilari buruzko egitate guztiak inskribatuko dira.

2013ko irailaren 30ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Justizian Euskarak bizi duen egoerari buruzko bideoa

Euskararen erabilera Justizian jadanik errealitatea da Euskal Herriko Justizia Administrazioak martxan jarritako hizkuntza normalkuntza planei esker. Neurri horien helburu nagusia herritarrek Justiziarekin euskaraz komunikatzeko daukaten eskubidea bermatzea da, adibidez, Erregistro Zibilean inskripzioak egiteko orduan, ahozko judizio batean parte hartzen dutenean edo agiri elebidunen bat behar dutenean.

2013ko abuztuaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Bideoak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook