Justizia herritarrengana hurbiltzen

Biktimaren erreparazio sinbolikoa

Eusko Jaurlaritzak aste honetan aurkeztu du “Evaluacion del Coste de la Justicia Restaurativa integrando indicadores cuantitativos. En el caso de la mediación penal aplicada a las infracciones de menor gravedad” azterketa. Europa mailan ikerketa aitzindaria da, Justizia leheneratzailearen kostua modu zientifikoan ikertzen duelako, irizpide ekonomikoak eta kuantitatiboak, kualitatiboak eta errentagarritasun soziala kontutan hartzen dituelako. 

Liburuan justizia leheneratzailearen kostua aztertzen da, hala ekonomikoki zein kuantitatiboki, nola kualitatiboki zein gizarte-errentagarritasunaren aldetik. Horrenbestez, bitartekaritzak biktimari zein biktimarioari eskaintzen dizkien abantailak azaleratzen eta azpimarratzen ditu. Egileek 230 pertsona elkarrizketatu dituzte liburua osotzeko, guztiak ere zigor-arloko bitartekaritza-prozesuetan parte hartu dutenak Eusko Jaurlaritzak Araban duen Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzuaren bitartez, horien gogobetetze-maila neurtze aldera.

Era horretan, azterlanaren egileen arabera, agerian geratu da Araban auzitegi barruko bitartekaritzaren arrakasta, lortutako akordio kopurua, horien betetze-maila eta batez ere horietan parte hartu dutenen balorazio positiboa kontuan hartuta. Hala bada, liburuak «erreparazio sinbolikoaren» garrantzia azpimarratzen du; hau da, arau-hausleak eragin duen mina aitortzea eta horren erantzukizuna bere gain hartzea, eta biktimarentzat modurik onuragarrienean erreparatzea, zigorra edozein dela ere. Ondorioen artean, inkesta egin dutenen %60k baketze eta arazoak konpontzeko tresnak garatzeko erabilgarria izan dela adierazten du  eta %70 baino gehiagok pertsona berarekin ez du berriro arazorik izan.

Kostu ekonomikoari dagokionez, liburuaren arabera, bitartekaritza-prozesuak, prozesu judizialekin konparatuta, merkeagoak dira, bai aurrekontu ikuspuntutik, bai denboraren ikuspuntutik. Are gehiago, gehienetan, bitartekaritzak ohiko diren tramiteekin, esate baterako, ahozko bistekin, prozesuak luzatzea sahiesten du. Beraz, Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzuak Euskadiko organo judizialek daukaten lan zama arintzeko Eusko Jaurlaritzako doako tresna oso baliogarria dela agertzen du.

2016ko martxoaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*