Justizia herritarrengana hurbiltzen

Bilbon egingo da apirilaren 26 eta 27an Bizkaiko Abokatuen II. Batzarra

Bilbon egingo da apirilaren 26 eta 27an Bizkaiko Abokatuen II. Batzarra

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak apirilaren 26 eta 27an egingo du Bizkaiko Abokatuen II. Batzarra, Bilbon.

Jardunaldiak goiz eta arratsaldez egingo dira Elkargoaren egoitzan  (Bilbo, Uribitarte erranplak, 3 zk.), eta Bizkaiko Abokatuen parte-hartzea eta gogoeta sustatzea dute helburu.

Bi egunetan zehar, berrogeita hamar hitzaldi eta tailer praktiko inguru egingo dira, eta gai ezberdinak landuko dira, besteak beste, kriogenizazioa, familia-arloko europako epaiak, arbitrajea, tresna sozialak, atzerritartasun-arloko kasazio-errekurtsoak eta banku-fundazioak.

 

2018ko otsailaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*