Justizia herritarrengana hurbiltzen

Bitartekari eta BJZren legelari aditu Idoia Igartuak "Zigor-arloko Justizia Leheneratzailea eta Zigor-arloko Justizia Negoziatua, erretorika eta praktika" tesia aurkeztu du

Bitartekari eta BJZren legelari aditu Idoia Igartuak

Idoia Igartua, Eusko Jaurlaritzako Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren bitartekari eta legelari adituak bere “Zigor-arloko Justizia Leheneratzailea eta Zigor- arloko Justizia Negoziatua, erretorika eta praktika” doktorego-tesia aurkeztu du. Zigor- arloko Bitartekaritza Judizialeko programaren ikerketa enpirikoa, Bizkaian”.

Tesia Gema Varona Martínez, IVAC/KREI eta UPV/EHUren ikerlari-doktore iraunkorrak eta Adela Asua Batarrita, UPV/EHUren Zigor Zuzenbideko Katedradunak zuzendu dute, eta Bizkaiko datuez baliatuz, Zigor-arloko Justizia Leheneratzailearen eta Negoziatuaren arteko praktikan dauden ezberdintasunak nabarmentzea du helburu.

Idoia Igartuak, Zigor-arloko Justiziaren Administrazioaren baitan, biktimarioak (edo salatutako norbanakoak) biktimari egindako konponketak, konpentsazioak eta leheneratzeak duen esanahia ikertu du. Hortik abiatuta, Zigor Zuzenbidean jokaera konpontzaile horiek duten garrantziaren inguruan hausnarketa egitea du helburu.

Beste helburu batzuen artean, Idoia Igartuaren lana hobekuntzara bideratuta dago, eta antzemandako disfuntzioak gainditu eta etorkizunera begira jarraitu beharreko ildoak marraztea du xede; beti ere, Justizia Administrazioa zerbitzu publikoa dela eta bermeak eta helburuak unibertsalak izan behar direla aintzat hartuta.

2017ko abenduaren 19ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*