Justizia herritarrengana hurbiltzen

Bitartekariaren lana arautu dute

Bitartekariaren lana arautu dute

Bitartekaria gatazkarekin loturarik ez duen pertsona bat da, eta bere lana bi aldeen arteko akordioa lortzea du helburu. 

Justizian, bitartekarien lana Zibil- eta Merkataritza-arloko Bitartekaritza Legeak arautzen du. Gobernuak, bere aldetik, bitartekaritzaren eragingarritasuna bultzatzeko asmoz, arau hori garatzeko eta bitartekariak Justizia Administrazioaren baitan egiten duen ezinbesteko lana bultzatzeko hainbat neurri berri onartu ditu.

Hauek dira Ministroen Kontseiluak onartutako neurriek zehaztuko dituzten lau arloak:

  • Trebakuntza: Bitartekariaren trebakuntza: gutxienez 100 orduko iraupena izango du; alde teorikoa eta praktikoa izango du (praktikoak, gutxienez denbora osoaren %35 hartuko du).  Horrez gain, Legeak, bitartekariek ezagupenak eguneratu dituztela egiaztatzeko gutxienekoak ezarriko ditu .
  • Bitartekarien erregistroa: Bitartekarien lana iragarri eta gardentasuna bermatzeko datu base informatizatua sortuko du Gobernuak. Erregistrora Justizia Ministerioaren web ataritik sartu ahal izango da (doan). Erregistroak hiru atal izango ditu:  Lehenengoa bitartekariei zuzenduta egongo da. Bigarrena, konkurtso-bitartekariei zuzenduta egongo da, eta hirugarrena, bitartekaritza erakundeei zuzenduta egongo da.
  • Laneko asegurua: Bitartekaritza Legearen arabera, bitartekariek Aseguru hori kontratu bidez gauzatuko da, eta erantzukizun zibilekoa -edo laneko egikaritzan eragin daitezkeen kalteen ordaina bermatuko duena- izango da.
  • Prozedura erraztua. 600 eurotik beherako kopuruak erreklamatzeko prozedura erraztuko da, eta eskaerak telematikoki izapidetu ahal izango dira.

Bitartekari judizialaren lana zein den jakin nahi baduzu, Justizia.net-en Gerardo Villar Gasteizeko Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren langileari egindako elkarrizketa irakur dezazu.

2013ko abenduaren 26ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*