Justizia herritarrengana hurbiltzen

BJLO berriaren gakoak

Urte Judizialaren irekiera ekitaldia Euskadin 2014. urtean.

Botere Judizialaren Lege Organikoak konstituzioa eta epaitegi eta auzitegien gobernua eta funtzionamendua eta Botere Judizialaren funtzioak arautzen ditu. Urriaren 1ean BJLO berria indarrean jarriko da, eta horren bidez, Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, aldatuko da.

Arau berriak Justiziaren antolakuntza hobetzeko neurri-sorta zabala dakar. Batez ere, organo judizialen erantzuteko denbora-tarteak laburtu, espezializazio handiagoa erdietsi eta euren eskubideen defentsan auzitegietara jotzen duten herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzea du helburu.

BJLO berriaren berrikuntza nagusiak hurrengoak dira:

  • Antolakuntza Judiziala. BJLOk, une zehatzetan auzi kopuru handiegia egotea eragin dezaketen berariazko gaiak ebazteko epaitegien espezializazioari ezarritako murrizketak ezabatu ditu.
     
  • Karrera Judiziala. 72 urtera arte lanean jardutea eskatu ahal izango dute.
     
  • Idazkari judizialen Kidegoa. Hemendik aurrera kidegoaren izena Justizia Administrazioaren Letraduak izango da.
    BJLOren erreformarekin, Idazkari Judizialak Justizia Administrazioaren Letraduak izatera pasako dira.























    Horrez gain, prozedura-legeek hala ezartzen dutenean, eskumen berriak izango dituzte, hala nola, bitartekaritza eta izapidetza, eta dagokionean, prozedura monitorioak ebazteko eskumena.
     
  • Genero Indarkeriaren aurkako borroka. BJLOk genero indarkeria arloan egindako aldaketek espezializazio handiagoa lortzea eta biktimari erantzun hobea ematea dute helburu.
     
  • Ezintasuna duten norbanakoak. Enplegu-eskaintza publikoan, Justizia Administrazioko langileen arloan, %5tik %7ra igo da ezintasunen bat duten pertsonentzat gordetako ehunekoa.
    Euskadiko Herri Administrazioaren sarrera-probak 2015. Urtean Barakaldoko BECen.

    Bestalde, karrera judizialean eta fiskalean sartzeko hautaketa-prozesuen denbora tarteak eta bitartekoak egunean jartzeko beharra ezarri da, bai eta prozedura gainditu ostean lan-esparrua egunean jartzekoa ere.
     
  • Auzitegi-Medikuntzako Institutua. Testu berriaren arabera, Auzitegi Medikuen Erkidegoan sartzeko Auzitegi Medikuntzako espezializazioa edukitzea ezinbestekoa izango da.
     
  • Teknologia berriak. BJLOn jasotakoaren arabera, Epaitegi, Auzitegi eta Fiskalek euren esku dituzten bitarteko tekniko eta elektronikoak erabili behar dituzte.
     
  • Gardentasuna. Gardentasun handiagoa erdiesteko, presidenteak, kideek eta BJKNren idazkariak ondasunen aitorpena egin beharko dute.
     
  • Kasazio-interesa. Auzitegi Gorenean, Administrazioarekiko auzien arloan aurkaratzea jartzeko orain arte ezarritako 600.000 euroko gutxieneko bermea kendu da.

Botere Judizialaren 7/2015 Lege Organikoa, uztailaren 21ekoa, 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa aldatzen duena.

 

2015ko irailaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*