Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Genero-indarkeria arloko epaien hamarretik zazpi zigortzaileak izan ziren 2018an

Genero-indarkeria arloko epaien hamarretik zazpi zigortzaileak izan ziren 2018an

Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak aste honetan argitaratu du 2018. urteari dagokion estatistika-txostena. Txostenean ageri den daturik esanguratsuena, organo judizialek eman duten genero-indarkeria arloko zigor kopuruaren urte arteko % 3,1eko gorakada da. Guztira, epai zigortzaileak % 70,45 izan dira, inoiz ebatzitako urteko zigor-kopururik altuena.  

2018an zehar, Espainiako epaitegietan 166.961 genero-indarkeria salaketa jaso dira, 2017an baino 0,4 puntu gehiago (2017an 166.263 salaketa jaso ziren).

Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei dagokienez, hamar milako datuen arabera, estatuko batez bestekoaren  (‰ 66,56) gainetik daude: Balear uharteak (102,71), Valentzia (86,97),  Murtzia (85, 93), Kanariak (78,85) eta Andaluzia (77,48). Bestalde, batez besteko txikiena Gaztela eta Leonen egon da (40,83), Extremaduran (42,43) eta Galizian (44,13).

2019ko martxoaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ba al dakizu zein delitu epaitzen dituzten Zinpekoen Epaimahaiek?

Ba al dakizu zein delitu epaitzen dituzten Zinpekoen Epaimahaiek?

Adinez nagusi den edozein Espainiako herritarrek du aukera zinpekoen epaimahai batean parte hartzeko eta delitu zehatz batzuk epaitzeko, baldin eta irakurtzen eta idazten badaki, eskubide politikoak egikaritzeko ahalmen osoa badu eta zinpeko izateko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez badu.

 

Zinpeko Epaimahaiaren Lege Organikoak ezartzen ditu epaimahai hauek epaitu ditzaketen delituak:

  • Giza-hilketa
  • Mehatxuak
  • Sorospen-eginbeharra ez betetzea.
  • Bizilekua bortxatzea
  • Desleialtasuna agirien zaintzan.
  • Funtzionario-eroskeria.
  • Eragimen-trafikoa.
  • Ondasun publikoak bidegabe eralgitzea.
  • Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpena.
  • Funtzionarioei debekatutako negoziazioak
  • Desleialtasuna presoen zaintzan.

Zinpeko epaimahaiei buruzko informazio gehiago JustiziaEus-en.

2018ko irailaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook