Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Aski da, emakumearen aurkako indarkeriaren arloko dekalogoa

Aski da, emakumearen aurkako indarkeriaren arloko dekalogoa

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Etxeko eta Genero Indarkeriaren  aurkako Behatokiak “Aski da” argitalpena plazaratu dute. Argitalpenaren helburua,  euren bizitzari, askatasunari, berdintasunari eta duintasunari eraso egiten dieten bikotekide edo bikotekide-ohiak dituzten emakumeengan kontzientzia sortzea eta egoera horretatik ateratzeko beharrezkoa den urratsa ematea da. 

Jatorrizko ideia Valentziako Zigor Arloko 2. zkiko Enrique Ortolá magistratuarena da, eta berak  idatzi ditu “Aski da” argitalpenean jaso diren indarkeriarik gabeko harremanekin lotutako 10 ontasun azpimarratzen dituzten beste horrenbeste esaldiak. Horien bitartez, laguntza eta babesa emateko legediak eskaintzen dituen baliabideetara jotzera adoretu nahi ditu emakumeak. 

“Zure duintasunak merezi zaituen norbait behar du”, “Atera zaitez hanka-sartze horretatik!Asko dira zuri laguntzeko prest daudenak”, lanean bildutako mezuetako batzuk dira. Argitalpenaren hasieran Immanuel Kant filososofo alemaniarraren esaldi bat dator: “Gizonek eta emakumeek elkartuta bakarrik osatzen dute gizateria ”. Argitalpenaren hitzaurrea Ortolak berak eta Wanda Cogollos psikologoak idatzi dute eta Miguel Chordaren irudiekin osatuta dago.

Maitasunak norbanakoak batzen ditu. Inoiz ez ditu elkarri lotzen

20.000 ale

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak “Aski da” lanaren 20.000 ale argitaratu ditu, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren  arloko Epaitegietan eta arlo horretan eskumena duten gainontzeko organo judizialetan banatzeko. Horrez gain, ikastetxeetan antolatutako jardueren bitartez justizia gazteengana hurbiltzeko “Justizian heziz” programaren baitan ere erabiliko da.

Maiteminduek laztandu eta gauzak azaldu egiten dituzte. Ez dute kolpatzen ez eta zigortzen ere

Gainera, iragan otsailaren 16ko Etxeko eta Genero Indarkeriaren arloko Behatokiaren Osokoan, erakundea osatzen duten erakundeek “Aski da” euren web atarien bitartez iragatzeko konpromisoa hartu zuten, bide horretatik jende gehiagorengana iritsi dadin.  Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Fiskaltzak ere, argitalpena fiskal guztiei bidaltzeko konpromisoa hartu du.

Maite zaituenak zoriontsu izateko zure bidea askatasunez aukeratzen utziko dizu

2016ko apirilaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Euskadi, emakume epaile gehien duen Autonomia Erkidegoa

Eva Ceron Magistratua.

Karrera Judizialean dagoen emakume kopuruak gora egin du 17autonomia erkidegotan 2015. urtean,  egun hauetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratu duen “Karrera Judizialaren Egiturari buruzko Txostenaren” arabera. 

Urtarrilaren 1ean Karrera Judiziala osatzen zuten  5.366 kideen artean 2.812 emakume eta 2.554 gizonezko zeuden. Datu horien arabera, langile guztien %52,4 emakumeak dira, aurreko urtean baino 4 dezima gehiago. EAE da emakume epaile gehien duen lurraldea (%60,2); jarraian, Errioxa eta Galizia daude.

Azken hamabi hilabeteetan emakume kopuruaren batez bestekoak gora egin du Andaluzia, Aragoi, Asturias, Cantabria, Gaztela eta Leon, Catalunya, Galizia, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Errioxan. Behera egin du, aldiz, Kanarietan, Baleareetan, Gaztela-Mantxan, Valentzian, Extremaduran eta Euskadin. Azken sei lurralde horietan, hala ere, emakume magistratu eta epaile kopurua handiagoa da.   Zehazki, EAEn dago emakume epaile kopuru handiena: Karrera Judizialeko 231 kideetatik 139 emakumeak dira.
 

2016ko apirilaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook