Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

BJKNk jardun judiziala bertan behera uztea erabaki du

BJKNk jardun judiziala bertan behera uztea erabaki du

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) Batzorde Iraunkorrak ezohiko bilkuran erabaki du bertan behera uztea nazio osoan aurrez antolatutako jardun judizialak eta prozesuko epeak, COVID-19 koronabirus pandemia dela-eta, Ministroen Kontseiluak onartutako Errege Dekretuko neurriak kontuan izanda, harik eta alarma-egoerak irauten duen arte.

Hala ere, Justizia Administrazioaren oinarrizko zerbitzuak bermatu egingo dira, besteak beste: egin ezean, konpondu ezinezko kaltea eragin dezaketen jardun judizialak; premiazko barneratzeak; emakumeen aurkako indarkerien epaitegietako guardiako zerbitzuak; espetxe-zaintzako premiazko jardunak...

Erregistro Zibilak etengabeko arreta eskainiko du entzunaldi-ordutegian. Bereziki, zerbitzu hauek bermatu beharko dituzte: lurperatze-lizentzien ziurtagiriak egitea, jaiotza-inskripzioak egitea azken epea baino lehen, eta KZko 52. artikuluko ezkontzak ospatzea (Hiltzeko arriskuan dauden pertsonak).

2020ko martxoaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Genero-indarkeria arloko epaien hamarretik zazpi zigortzaileak izan ziren 2018an

Genero-indarkeria arloko epaien hamarretik zazpi zigortzaileak izan ziren 2018an

Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak aste honetan argitaratu du 2018. urteari dagokion estatistika-txostena. Txostenean ageri den daturik esanguratsuena, organo judizialek eman duten genero-indarkeria arloko zigor kopuruaren urte arteko % 3,1eko gorakada da. Guztira, epai zigortzaileak % 70,45 izan dira, inoiz ebatzitako urteko zigor-kopururik altuena.  

2018an zehar, Espainiako epaitegietan 166.961 genero-indarkeria salaketa jaso dira, 2017an baino 0,4 puntu gehiago (2017an 166.263 salaketa jaso ziren).

Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei dagokienez, hamar milako datuen arabera, estatuko batez bestekoaren  (‰ 66,56) gainetik daude: Balear uharteak (102,71), Valentzia (86,97),  Murtzia (85, 93), Kanariak (78,85) eta Andaluzia (77,48). Bestalde, batez besteko txikiena Gaztela eta Leonen egon da (40,83), Extremaduran (42,43) eta Galizian (44,13).

2019ko martxoaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook