Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Euskadi, emakume epaile gehien duen Autonomia Erkidegoa

Eva Ceron Magistratua.

Karrera Judizialean dagoen emakume kopuruak gora egin du 17autonomia erkidegotan 2015. urtean,  egun hauetan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratu duen “Karrera Judizialaren Egiturari buruzko Txostenaren” arabera. 

Urtarrilaren 1ean Karrera Judiziala osatzen zuten  5.366 kideen artean 2.812 emakume eta 2.554 gizonezko zeuden. Datu horien arabera, langile guztien %52,4 emakumeak dira, aurreko urtean baino 4 dezima gehiago. EAE da emakume epaile gehien duen lurraldea (%60,2); jarraian, Errioxa eta Galizia daude.

Azken hamabi hilabeteetan emakume kopuruaren batez bestekoak gora egin du Andaluzia, Aragoi, Asturias, Cantabria, Gaztela eta Leon, Catalunya, Galizia, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Errioxan. Behera egin du, aldiz, Kanarietan, Baleareetan, Gaztela-Mantxan, Valentzian, Extremaduran eta Euskadin. Azken sei lurralde horietan, hala ere, emakume magistratu eta epaile kopurua handiagoa da.   Zehazki, EAEn dago emakume epaile kopuru handiena: Karrera Judizialeko 231 kideetatik 139 emakumeak dira.
 

2016ko apirilaren 12ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zinpeko izan nahi ez badut?

Zinpeko izan nahi ez badut?

Bi urtetik behin zinpeko izateko hautagaien zerrenda egiten da. Zerrenda zozketa publiko bidez egiten da eta azken hautesle-erroldako norbanako guztiak sartzen dira bertan.  Zozketa bidez aukeratutako pertsonek jakinarazpena jasoko dute, bertan euren betebeharra zein izango den azaltzen da. 

Baina, derrigorrezkoa al da zinpeko izatea? Bai. Ez diozu zinpeko izateari uko egin.  Hala ere, bateraezintasunagatik edo gaitasun ezagatik kanpoan gera zaitezke.

Legearen arabera herritar batzuk ezin dira zinpeko izan beren lan-jardunaren ondorioz.  Hauek dira Legeak zehazten dituen bateraezintasunak:

  • Errege-familia.
  • Kargu hautetsiak, eta Gobernu zentraleko zein erkidegoetako gobernuetako kideak.
  • Justizia Administrazioko hainbat organismotako pertsonak. Espetxeetako funtzionarioak. Espetxeetako funtzionarioak.
  • Jardunean dauden letradun eta prokuradoreak. Unibertsitateetan arlo juridikoak edo auzitegi-medikuntza irakasten duten katedradunak edo irakasle titularrak. 
  • Jardunean dauden segurtasun indarretako eta kidegoetako kideak.
  • Nazioarteko erakundeetako diplomatiko eta ordezkari iraunkorrak.

Zinpeko izatea debekatuta daukaten bestelako norbanakoak:

  • Judizioko alderdietako batekin ahaidetasun-harremana dutenek.
  • Lekuko, aditu, fidatzaile edo interprete gisa parte hartu dutenek.
  • Auzian nolabaiteko interesa dutenek.

Bestalde, hurrengo norbanakoek ezin dute zinpeko izan:

  • Doluzko delituagatik kondenatu eta errehabilitazioa lortu ez dutenek.
  • Ahozko judizioa egiteko edo epea zehazteko zain dauden prozesatu edo akusatuak, edo atxilotuak, behin-behineko espetxeratuak edo delituagatik zigorra betetzen ari direnak.
  • Prozedura penalaren ondorioz enplegu edo kargu publikorik gabe utzitakoak, eteteak irauten duen bitartean.

Hala ere, badaude zinpeko izan ezin daitezkeen beste norbanako batzuk: 

  • 65 urtetik gorakoak.
  • Zinpeko izendatu aurreko lau urteetan zinpeko lanak egin dutenak.
  • Familiako ardurak direla eta arazo larriak dituztenak.
  • Interes orokorreko lanak egiten dituztenak, baldin eta ordezteak kalte larriak sortuko baditu.
  • Atzerrian bizi direnak.
  • Jardunean dauden militar profesionalak, lan egin behar badute. 
  • Zinpeko izatea modu larrian eragozten dien beste edozein arrazoi behar bezala  egiaztatzen duten norbanakoak.

Justizianet-en Zinpeko Epaimahaiko kide izateari buruzko informazio gehiago daukazu.

 
 

2014ko urriaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook