Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Ba al dakizu zein delitu epaitzen dituzten Zinpekoen Epaimahaiek?

Ba al dakizu zein delitu epaitzen dituzten Zinpekoen Epaimahaiek?

Adinez nagusi den edozein Espainiako herritarrek du aukera zinpekoen epaimahai batean parte hartzeko eta delitu zehatz batzuk epaitzeko, baldin eta irakurtzen eta idazten badaki, eskubide politikoak egikaritzeko ahalmen osoa badu eta zinpeko izateko ezgaitasun fisiko edo psikikorik ez badu.

 

Zinpeko Epaimahaiaren Lege Organikoak ezartzen ditu epaimahai hauek epaitu ditzaketen delituak:

  • Giza-hilketa
  • Mehatxuak
  • Sorospen-eginbeharra ez betetzea.
  • Bizilekua bortxatzea
  • Desleialtasuna agirien zaintzan.
  • Funtzionario-eroskeria.
  • Eragimen-trafikoa.
  • Ondasun publikoak bidegabe eralgitzea.
  • Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpena.
  • Funtzionarioei debekatutako negoziazioak
  • Desleialtasuna presoen zaintzan.

Zinpeko epaimahaiei buruzko informazio gehiago JustiziaEus-en.

2018ko irailaren 18ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

EAEko 104 epailek egin zuten greba

EAEko 104 epailek egin zuten greba

104 epaile eta magistratuk egin zuten greba, EAEko Auzitegi Nagusiaren presidentetzari jakinarazi ziotenez (12 Araban, 60 Bizkaian eta 32 Gipuzkoan);  greba deialdia elkarte judizialek egin zuten, 2018ko maiatzaren 22rako.

Parte-hartze kopuruaren arabera, EAEn lan egiten duten 239 epaile eta magistratuen % 43,51k greba egin zuen.

Auzitegi Nagusietako Presidenteen adierazpenak

Bestalde, Justizia Auzitegi Nagusietako 17 presidenteek idazki bat kaleratu zuten, independentzia judizialaren alde eta lan-baldintzen hobekuntza eskatuz bi kidegoetako zazpi elkartek deitutako grebaren harira.

Adierazpenean, Auzitegi Nagusietako Presidenteek hurrengoa diote:

  1. "Instituzioetan Botere Judizialaren ordezkari nagusi gisa dugun ardurak ez digu uzten gure lan-arloan deitu diren talde-presioko neurriekin bat egiten. 
  2. Justizia Administrazioak gabezia kronikoak ditu, eta Botere Legegileak eta Betearazleak gabezia horiek konpontzen ez dituztenez, egoera oso larria da; horren ondorioz, Karrera Judizial eta Fiskal osoan ondoeza da nagusi.
  3. Hori dela eta, elkartasuna adierazten diegu egoera konpontzeko helburuarekin lanean ari diren elkarte judizial eta fiskalei, egin dituzten baldintza profesionalen hobekuntza-eskaerak bidezkoak direla uste dugulako".
2018ko maiatzaren 24ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook