Justizia herritarrengana hurbiltzen

Botere Judiziala

Genero-indarkeriari lotutako salaketak %8,3 igo dira EAEn 2017an

Las denuncias por violencia de género en el País Vasco aumentaron un 8,3% en 2017

2017. urtean 5.192 genero-indarkeria salaketa jarri ziren, 2016an baino %8,3 gehiago (4.761), Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) emandako datuen arabera. 

Aurkeztutako 5.192 salaketen artean, 1.373 poliziak zuzenean jarritakoak dira era gainerakoak biktimek eta senideek jarritakoak.  Gainera, 655 auzitan prozesuarekin jarraitzeari uko egin zioten.

Bestalde, EAEko epaitegiek hasitako babes-aginduak %8,98 igo ziren; ondorioz, 2016an 4.764 zeuden erregistratuta, eta 5.195ean 5.195. Iaz 461 babes-neurri ezarri ziren, eta aurrekoan 309. Guztira, %49,19 gehiago izan dira.

Lekapena 665 biktimek eskatu zuten 2017an, duela bi urte, aldiz, 522 biktimek eskatu zuten. Datu horien arabera %27,37ko igoera eman da.

Estatuko datuak

Espainiako epaitegietan 166.620  genero indarkeria salaketa jaso ziren, 2016an baino 16,4 puntu gehiago (142.893). Indarkeria matxistaren 158.217 biktima egon ziren, aurreko urtean baino %17,7 gehiago.

2017an jasotako salaketa kopurua inoizko altuena da, 2008ko eta 2016ko datuen gainetik (urte horietan 142.000 salaketatik gora jaso zen).

2018ko martxoaren 15ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Genero-indarkeria. Iruzkin bat.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Gasteizko epaitegi batek eraginkortasunari saria jaso du

Gasteizko epaitegi batek eraginkortasunari saria jaso du

Atzo banatu ziren Madrilen zazpigarren Justiziaren Kalitateari sariak, erakunde eta organo judizialei Justizia garaikideagoa eta herritarrekiko hurbiltasuna lortzeko bidean egindako lana aitortuz. Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zkiko epaitegiak Justizia eraginkorra saria jaso du, oso azkar erantzuteagatik eta errendimendu altua izateagatik.

Epaitegiaren buru Jose Luis Nuñez Corralek eta epaitegian lan egiten duten funtzionarioetako bik, Felisa Baquero kudeatzaileak eta Fernando Sanchez izapidegileak jaso zuten saria, Auzitegi Gorenaren eta Botere  Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesen eskutik.

Atzo banatu ziren Madrilen zazpigarren Justiziaren Kalitateari sariak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sarien banaketa ekitaldian, Carlos Lesmesek Justiziaren kalitatea hobetzeko egindako lana, lanerako konpromisoa eta erantzukizuna aitortu dizkie.

2017ko otsailaren 23ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Botere Judiziala. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook