Justizia herritarrengana hurbiltzen

Carlos Cubero, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendaria

Carlos Cubero, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendaria

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua (AMEI) Justizia Administrazioaren zerbitzura dagoen organoa da. Epaileek, magistratuek, fiskalek eta Justiziako gainontzeko profesionalek bertara jotzen dute, besteak beste autopsiak, hilotzak altxatzea, eta erasoen balorazioak eskatzera.

Carlos Cubero AMEIren burua da, eta zuzendari izateaz gain, auzitegi mediku eta patologo lanak ere egiten ditu. Hori dela eta, ohikoa du lana etxera eraman behar izatea.

Eguneroko lanean egoera oso gogorrei aurre egin behar izaten die, eta unerik latzenak bortxaketekin bizi ditu. “Ustez bortxatua izan den emakume bat ikustean… profesional gisa lanean jarraitzeko ahalegin handia egin behar izaten dut, nire alde gizatiarra gailendu egiten baita” dio Carlos Cuberok.

Orokorrean bere lanaz oso harro dago, eta “Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua Estatuko gainontzekoekin alderatuz gero, erreferente bilakatu dela” baieztatu du. “Beste erakunde batzuetako zuzendariek ere horrela adierazi dute”.

2013ko apirilaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  ELKARRIZKETAK. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*