Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Nola eskatu behar dut hitzordua Doako Justizia galdegiteko?

Eskatu hitzordua Doako Justizia galdegiteko

Doako Justizia eskaerak Orientazio Juridikoko Zerbitzuan aurkeztu behar dira (OJZ). Zerbitzu honek Euskadiko hiru hiriburuetan ditu bulegoak, eta bertan arreta eta informazioa ematen zaie herritarrei Doako Justizia lortzeko prozesuan. Doako Justizia nork jaso dezakeen eta eskatzeko bete behar diren baldintzak eta baloratzeko irizpideak zein diren jakiteko, JustiziaEus-eko OJZren atala kontsultatu ezazu

COVID-19ak eragindako krisiak irauten duen bitartean, Euskadiko egoitza judizialetara sartzeko ezinbestekoa da hitzordua eskatzea. Hortaz, datozen hilabeteetan Doako Justizia galdegin behar baduzu, Orientazio Juridikoko Zerbitzuan hitzordua eskatu beharko duzu JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuaren bitartez.

Doako Justizia eskatzeko hiriburuetako batera joatea ezinezkoa bazaizu, zure barruti judizialeko Dekanotzan aurkeztu dezakezu eskaera (Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Bergara, Durango, Eibar, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosa), hark OJZra bidali dezan. Kasu horretan, Organo Judizialak, Fiskaltzak, Gobernu Idazkaritzak eta Zerbitzu Erkideak: aurretiko hitzordua eremuan eskatu beharko duzu hitzordua.

2020ko uztailaren 2ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Dagoeneko zigor aurrekarien ziurtagiria Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eskatu dezakezu

Dagoeneko zigor aurrekarien ziurtagiria Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eskatu dezakezu

Une honetan, Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan (Bilbon) zure zigor aurrekarien ziurtagiria aurrez aurre eskatu dezakezu. Horretarako, Covid-19ak eragindako ezohiko egoerak irauten duen bitartean, hitzordua eskatu beharko duzu Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzen web atariaren Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.

Gogoratu eskaera telematikoki egin daitekeela Justizia Ministerioaren web atariaren bitartez. Era horretara zure eskaera izapidetu dezakezu, aurrez dagokion tasa ordainduta. Zigor aurrekarien ziurtagiria unean bertan jasoko duzu (salbuespenak ezik).

Eskaera postaz ere egin dezakezu. Postaz egiteko, lehenik eta behin dagokizun tasa ordaindu behar duzu, eta ondoren, ziurtagiria posta arruntaz etxera bidaliko dizute. 

2020ko ekainaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook