Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Zer gertatu da nire nazionalitatea sinatzeko hitzorduarekin? INFORMAZIO EGUNERATUA

Zer gertatu da nire nazionalitatea sinatzeko hitzorduarekin?

Covid-19ak eragindako alarma egoerak irauten duen bitartean, nazionalitatea zin egiteko herritarrek Erregistro Zibiletan zituzten hitzordu guztiak bertan behera gelditu dira.

Erregistro Zibilek nolabaiteko normaltasuna berreskuratu dutenez, hitzordua galdu zuten pertsona guztiekin telefono bidez harremanetan jartzen hasi dira, nazionalitatea zin egiteko beste hitzordu bat emateko. Deiak hurrenkeraz egingo dira, hortaz, lehendabizi hitzordua martxoan zutenei deituko zaie.

Zalantzarik baduzu, dagokizun Erregistro Zibilarekin telefonoz harremanetan jar zaitezke, eta posta elektronikoa erabiliko bazenu, are hobeago. JustiziaEus-en Euskadiko Erregistro Zibil guztiekin harremanetan jartzeko datuak dituzu.

2020ko apirilaren 20ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Erregistro Zibilera joan al naiteke gure Familia-liburua jasotzera?

Familia-liburua

Familia-liburuak ematea ez dago Covid-19ak eragindako alarma egoeran Erregistro Zibilei ezarritako funtsezko zerbitzuetako bat, Lan eta Justizia Sailburuaren 2020ko martxoaren 15eko Agindua, Euskadiko Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuei buruzkoaren arabera.

Itxialdi egoeran seme edo alaba bat erdituz gero, jaio berria ospitalean inskribatzeko aukera daukazu. Kasu horretan ez duzu zertan Erregistro Zibilera joan behar inskripzioa amaitzeko. Aurrerago, egoera aldatzen denean, dagokizun Erregistro Zibilera joan beharko duzu Familia-liburua jasotzera edo eguneratzera.

Zure semea edo alaba ospitalean inskribatzeko aukerarik ez baduzu eta Erregistro Zibileko bulegoetan aurrez aurre egin behar baduzu, halabeharrez hitzordua eskatu beharko duzu, eta  eta gertaera inskribatu ondoren, kasu gehienetan Familia-liburua unean bertan jasoko duzu.

2020ko apirilaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook