Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Zigor aurrekarien ziurtagiria Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eskatu al dezaket?

Zigor aurrekarien ziurtagiria Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan eskatu al dezaket?

Koronabirusak eragindako egoeraren garapenak zigor aurrekarien ziurtagiriak aurrez aurre eskatzeko aukera etetea eragin du.

Hala ere, eskaera telematikoki egin daiteke Justizia Ministerioaren web atariaren bitartez. Era horretara zure eskaera izapidetu dezakezu, aurrez dagokion tasa ordainduta. Zigor aurrekarien ziurtagiria unean bertan jasoko duzu (salbuespenak ezik).

Eskaera postaz ere egin dezakezu. Postaz egiteko, lehenik eta behin dagokizun tasa ordaindu behar duzu, eta ondoren, ziurtagiria posta arruntaz etxera bidaliko dizute.

2020ko maiatzaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Nola lortu dezaket sexu-izaerako delituen ziurtagiria?

Nola lortu dezaket sexu-izaerako delituen ziurtagiria?

Egun hauetan ezin da Bilbon dagoen Euskadiko Justiziako Lurralde Kudeatzailetzara joan, ez eta Gipuzkoako eta Arabako ordezkariordetzetara ere, sexu-izaerako ziurtagiria eskatzera.

Hala ere, telematikoki eskatu daiteke Justizia Ministerioaren web ataritik. Era horretara, zure eskaera izapidetu dezakezu eta sexu-izaerako delituen ziurtagiria  unean bertan jasoko duzu (salbuespenak ezik).

2020ko maiatzaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook