Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Bizi- eta egoera-agiria eskatu dezaket alarma egoerak irauten duen bitartean? INFORMAZIO EGUNERATUA

Erregistro Zibila

Hasiera batean, Covid-19ak eragindako alarma-egoera zela eta, ezin ziren bizi- eta egoera-agiririk eskatu. Aurrez aurreko izapidea denez, ezinezkoa zen Erregistro Zibilera joatea eskaera egitera. 

Baina, 2020ko apirilaren 29an BJKNk erabaki du bizi- eta egoera-agiriak igortzea, Covid-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz Erregistro Zibilek egin behar dituzten funtsezko zerbitzu gisa gehitzea. Hortaz, orain bizi- eta egoera-agiria eskatu dezakezu, egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibil edo Bake Epaitegian.

2020ko maiatzaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zaintza partekatua: semea edo alaba nire bikotearen etxetik jasotzeko kalera atera al naiteke?

Zaintza partekatua

Itxialdiari dagozkion neurriak dauden arren, zaintza ez duen gurasoarekin bisitak egiten jarraitu daitezke, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 7-1-e) artikuluan ezarritakoren arabera. Horren arabera, zirkulazioa onartuta dago adingabeak sorosteko eta zaintzeko. 

Zaintza partekatua eta bisitak eragotzi ditzakeen salbuespena litzateke haurren osasuna benetako arriskuan egotea. Kasu horretan, haurraren interes gorena ezarriko litzateke.

2020ko apirilaren 22ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook