Justizia herritarrengana hurbiltzen

Covid-19

Alarma egoeran ezkondu al gaitezke?

Alarma egoeran ezkondu al gaitezke?

Covid-19ak eragindako alarma egoeran baimendutako ezkontza bakarrak Kode Zibilaren 52. artikuluan jasotakoak dira; hau da, ezkontza baimenduta dago, baldin eta ezkontideetako bat hiltzeko arriskuan badago.

Hortaz, bikoteek Erregistro Zibiletan espedientea irekitzeko, dokumentazioa emateko edo ezkontzeko zituzten hitzorduak bertan behera gelditu dira.

Normaltasunera itzultzen garenean agendak berrabiaraziko dira eta hitzordu berriak emateko Erregistro Zibilak eragindako norbanakoekin harremanetan jarriko dira. 

2020ko maiatzaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Familia elkarguneak irekita al daude?

Familia elkarguneak irekita al daude?

Alarma egoera ezarri zenetik Euskadiko Familia Elkarguneak itxita daude, eta horrela jarraituko dute Covid-19ak eragindako egoera aldatu arte.

Zentzu horretan, Euskadiko Familia Bitartekaritza Zerbitzuak telefonoz edo posta elektronikoz eurekin harremanetan jartzeko aukera dagoela adierazi du, eta familiek itxiera egoera ahal den hobekien gainditu dezaten zenbait aholku ematen ditu.

Batez ere, komunikazioa azpimarratu dute, eta besteak beste, senideekin telefonoz edo bide telematikoetatik kontaktua mantentzeko beharra adierazi dute.

2020ko maiatzaren 11ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook