Justizia herritarrengana hurbiltzen

Dagoeneko 84 haur inskribatu dituzte telematikoki EAEko ospitaleetatik

Dagoeneko 84 haur inskribatu dituzte telematikoki EAEko ospitaleetatik

Iragan urriaren 15ean abian jarri zen ospitaleek Erregistro Zibilei haur jaioberrien berri zuzenean emateko sistema telematikoa. Era horretara, gurasoei izapidea egitera Erregistro Zibilera joateko ardura kendu zaie.

Euskadin zerbitzua martxan egon den lehen bi asteetan 84 haur inskribatu dituzte bide horretatik Arabako Ospitale Unibertsitarioan. Ospitale horretatik inskribatu da ere, Estatuan sistema horren bidez inskribatutako lehen haurra.

Hilabete barru zerbitzua Osakidetzako ospitale guztietan jarriko da martxan. Euskadin, Arabako Ospitale Unibertsitarioa izan da lehena. Horren ondoren, aste honetan Arrasate, Zumarraga eta Mendaroko ospitaleak gehitu dira. Abenduan, berriz, Donostiako, Gurutzetako eta Basurtoko Unibertsitate Ospitaleetan ezarriko da.

2015ko azaroaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*