Justizia herritarrengana hurbiltzen

Doako Justizia jasotzeko aukerak handitu dira

Doako Justizia jasotzeko aukerak handitu dira

Aurreko astean Gobernuak Doako Laguntza Juridikoaren Lege Proiektua onartu zuen. Testuak 1996az geroztik indarrean dagoen legea ordezkatuko du,  eta  diru sarrerak kontutan hartu gabe Doako Justiziaren onuradun diren elkarte berriak jasotzen ditu bere baitan. 

Ildo horretatik, Doako Justizia eskuratu ahal izango dute genero indarkeriaren biktimek, terrorismoaren biktimek, pertsonen salerosketaren biktimek, adingabeek baita ezindu psikikoek ere (abusua edo tratu txarrak jasan badituzte).

Era horretara, Konstituzioaren 119. artikuluan jasotako babes juridiko eraginkorraren eskubidea bermatuko da, eta baliabiderik ez duten herritar guztiei auzitan jarduteko aukera ziurtatuko zaie.

Diru-muga berriak

Lege Proiektuak Doako Laguntza Juridikoa jasotzeko diru-mugak aldatuko ditu. Bide honetatik, 2,5 aldiz handitu da Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (OAEAP) eta 15.975 eurora igo da. Orain arte, diru-muga, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata bikoiztuz kalkulatzen zen (14.910,28 euro urtero). Lau kideko familientzat hiru aldiz handituko da OAEAP, eta eskatzaileak familia-unitaterik ez badu, berriz, bi aldiz handituko da.

Iruzurraren aurkako neurriak

Azken urte hauetan Profesionalen elkargoetan eztabaida sutsuak piztu dira; izan ere,  zigor-arloko jurisdikzioan eskatzaile bati Doako Justizia ukatzen zitzaionean, abokatuek egindako lana kobratzeko arazoak zituzten. Arazo hori konpontzeko, testu berriaren arabera, zerbitzua eman eta bost egunera Administrazioak ordaindu egin beharko du.

Gainera, eskubidea jasotzeko eskaera elektronikoki izapidetuko da, eta derrigorrezkoa izango da Administrazioen eta Elkargo profesionalen arteko harremanak telematikoki gauzatzea.

2014ko otsailaren 27ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*