Justizia herritarrengana hurbiltzen

Elkarlaneko Zuzenbidea Euskadin

Elkarlaneko Zuzenbidea Euskadin

Elkarlaneko zuzenbidea gatazkak elkarlanean eta era adiskidetsuan konpontzeko modu berritzailea da; baina horren guztiaren gainetik, defentsa juridikoa eta Justizia printzipio zehatzen arabera ulertzeko era berria da.  Horrela adierazi du Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbidearen Elkarteak. Elkartea duela urte erdi sortu zen, aukera berritzaile hori lurraldean zabaltzeko helburuarekin. 

Elkarlaneko zuzenbidea duela bi hamarkada jarri zen abian Amerikako Estatu Batuetan, eta bertako datuak oso esanguratsuak dira: hamar auzitatik zortzi negoziatu egiten dira.  Ondorioz, hamar auzitatik bi bakarrik iristen dira epaitegira. 

Gure herrialdean datuak erabat bestelakoak dira: hamar auzitatik hiru bakarrik negoziatzen dira; gainontzekoak epaitegira doaz.

Zeintzuk dira elkarlaneko zuzenbidearen nondik norakoak?

Bide judizialaren ordezko aukerak, prozesuan parte hartzen duten norbanako guztien arteko negoziazioa du ardatz nagusi; hortaz, abokatuek, bezeroek, notarioek, psikologoek, bitartekariek… guztiek hartzen dute parte prozesuan. Helburu bakarra errespetua, gardentasuna, parekidetasuna eta konfidentzialtasuna oinarri duen akordioa erdiestea da. 

2014ko otsailaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Justiziarekin elkarlana. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*