Justizia herritarrengana hurbiltzen

Elkarrizketak

Eduardo Pérez Uriarte, Etxebarriko bake-epailea

Eduardo Pérez Uriarte, Etxebarriko bake-epailea

Eduardo Pérez Uriarteri aurre-erretiroa oso gazte etorri zitzaion. Ondorioz, Etxebarriko bake-epaile izateko aukera izan zuenean, ez zuen zalantzarik izan; gainera, familia osoarentzat mandatuak egiteari uzteko aukera ezin hobea zen. Ez da teknologia berrien zale, eta banketxe batean lan juridikoetan hartutako eskarmentua oso ongi etorri zaio bake-epaile gisa aritzeko. Izan ere, lanpostua eskuratzeko ez da zuzenbide-ikasketarik behar, baina arlo juridikoa ezagutzea baliagarria da, falta-judizioak bake-epaitegietan egiten direnetik, batez ere. Hauek dira Eduardok gutxien maite dituen epaiketak, batez ere egunen batean arazoren bat egon daitekeela uste duelako eta mehatxuak eraso bilakatuko diren beldur delako.

2013ko maiatzaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  ELKARRIZKETAK. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Ana García Bilboko Lehen Auzialdiko Magistratua

Ana García Bilboko Lehen Auzialdiko Magistratua

Urteetako ibilbidea du, denetik ikusi du, baina oraindik ere badaude gauez loa eragozten dioten zenbait kasu. Ana García Orruño Bilboko Lehen Auzialdiko Magistratua da eta epai batzuekin gaizki pasatzen duela onartzen du, “bidegabeak” direlako. Hipoteka betearazpenei buruz ari da, kontuan hartu behar delako “ez dela jendea kalera botatzea bakarrik, betearazpenak bizitza guztirako dira”.

Egunero ordenagailuarekin lan egiten duen arren, bere mahaia paperez gainezka dago. Espediente batzuk hain dira handiak ezen epaitegietako langileek batetik bestera supermerkatuko orgarekin eraman behar izaten dituztela. “Justizian dena papera, papera eta papera”, dio Magistratuak.

2013ko maiatzaren 7ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  ELKARRIZKETAK. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook