Justizia herritarrengana hurbiltzen

Elkarrizketak

Nekane Erezuma, Salako Agentea Barakaldon

Nekane Erezuma, Salako Agentea Barakaldon

Pedagogo honek zeharbidez amaitu zuen Justizian. Unibertsitatea amaitu eta berehala pedagogia-kabinetea jarri zuen hiru ikaskiderekin batera. Hamar urteren buruan bertan behera utzi zuen proiektu hori, ardura osoa bi alaben zaintzari eskaintzeko. Egun batean, Justiziako poltsen irekierari buruzko iragarkia ikusi zuen egunkarian, izena eman zuen eta halaxe amaitu zuen salako agente Barakaldon. Dagoeneko Nekane Erezumak bi urte baino gehiago egin ditu lanpostu horretan bitarteko langile gisa.

 

2013ko abuztuaren 21ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Elkarrizketak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Gerardo Villar, Gasteizko bitartekari judiziala

Gerardo Villar, Gasteizko bitartekari judiziala

Biktimari egindako kaltea konpontzea da bitartekaritza judizialaren helburua. Hori da Gerardo Villar, Gasteizko Bitartekaritza Judizialeko gizarte langilearen ardura. Urteak daramatza zerbitzuan eta denbora horretan era guztietako akordioak adostu  ditu. Bi hamarkada daramatza Araban bitartekaritza lanak egiten, eta harro dago, egun, Euskadiko epaile guztiek zerbitzuarekin bat egiten dutelako . 

2013ko ekainaren 14ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  ELKARRIZKETAK. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook