Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Erregistro Zibiletan transexualen izen-aldaketa eskaera guztiak onartzen dituzte

Erregistro Zibiletan transexualen izen-aldaketa eskaera guztiak onartzen dituzte

Urriaren 24az geroztik, adinez nagusi diren herritarrek eta emantzipatutako adingabe guztiek edozein erregistro zibiletan dute euren genero identitatearekin bat datorren izen-aldaketa eskatzeko aukera.    Aukeratutako izena euren sexu-identitatearekin bat datorrela aitortu besterik ez dute egin behar. Adingabeen guraso edo legezko tutoreek ere eska dezakete aldaketa, elkarrekin. 12 urtetik gorakoa bada, adingabeak ere eskaera sinatu beharko du, eta 12 urtetik beherakoa bada, Erregistro Zibilaren arduradunarekin hitz egin beharko du.

Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritza Nagusiaren urriaren 23ko Instrukzioan jasotako berrikuntza nabarmenenak dira. Instrukzio horren bitartez, indarrean dagoen legediarekin izena aldatu ezin duten adingabe transexualen izen-aldaketa eskaerei erantzuten zaie. Orain arteko egoeraren arabera, Erregistro Zibileko arduradunaren baimena behar baitzuten.

2018ko urriaren 31ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

2019ko urrira arte luzatu dute sefardiek espainiako nazionalitatea eskatzeko epea

Gobernuak urtebete luzatu du -2019ko urriaren 1era arte-espainiar jatorriko sefardiek  espainiako nazionalitatea eskatzeko duten epea.

Aukera hori arautzen duen 12/2015 Legeak, ekainaren 24koak, eskaera egiteko Legea  indarrean jarri eta eskaera egiteko hiru urteko epea ezarri zuen; hortaz, epea urte honetako urriaren 1ean amaituko zen. 

Araua indarrean jarri zenetik 6.432 sefardiri eman zaie espainiako nazionalitatea. Hala ere, Komunitate Judutarren Espainiako Federazioak eskaerak aurkezteko epea luzatzeko beharra adierazi zion Gobernuari, eskatzaileek euren jatorrizko herrietan dokumentazioa eskuratzeko zituzten arazoak zirela eta. Horri, nazionalitatea eskuratzeko ezinbestekoak diren Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Diploma (DELE) eta Espainiako Gizarte, Kultura eta Konstituzioaren ezagutza bermatzen duen Diploma (CCSE) lortzeko behar den denbora gehitu behar zaio.

2018ko martxoaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Araudien azken berriak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook
  • Google +