Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Ba al dakizu ezin diozula zure seme-alabari edozein izen jarri?

Ba al dakizu ezin diozula zure seme-alabari edozein izen jarri?

Haurra jaiotzeko zain dauden familietan umearen izenari buruzko eztabaidak egon ohi dira. Eta gainera, askok ez daki norberari gustatzen zaizkion izenez gain, badaudela izena aukeratzeko zenbait arau.

Adibidez, ezin zaio orain edo etorkizunean kaltegarri izan dakiokeen izenik jarri. Hau da, ezin zaio sexu biologikoari buruzko zalantzak eragin ditzakeen izen edo txikigarririk  jarri, ezin zaio anai edo arreba baten izen bera jarri (hilda badago ere ez), ez eta abizenekin elkartuta emaitza itsusia eman dezakeen izenik ere.

Hortaz, badakizu: seme edo alabaren izena aukeratzerakoan, badaude zenbait muga; kontuan har itzazue, izena gainontzeko familia guztiari jakinarazi aurretik.

2016ko urtarrilaren 8ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Dagoeneko 10.000 haur inskribatu dituzte telematikoki ospitaleetatik

Dagoeneko 10.000 haur inskribatu dituzte telematikoki ospitaleetatik

Hiru hilabete eskasetan 10.000 hau inguru inskribatu dira telematikoki ospitaleetatik. Neurria iragan urriaren 15etik indarrean da, Osakidetzaren ospitale publikoen sarean.

Jaioberrien senideek 72 orduko epea daukate ospitaletik haurraren datuak jakinarazteko eta aplikazio informatiko baten bidez dagokien Erregistro Zibilean jaiotza-inskripzioa egiteko.  Horren ostean, erregistroak posta arrunt edo elektroniko bidez gurasoei hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria bidaliko die. Ziurtagiria familia-liburuaren ordezkoa da eta beste administrazioetan izapideak egiteko balio du. 

2016ko urtarrilaren 5ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  JustiziaEus-eko zerbitzuak . Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook