Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

EAEko ospitale guztiak daude jaiotzak telematikoki inskribatzeko sarean

EAEko ospitale guztiak daude jaiotzak telematikoki inskribatzeko sarean

2015eko abenduaren 1etik EAEko ospitale guztietatik zure seme-alabaren jaiotza telematikoki  inskribatu dezakezu Erregistro Zibilean. 

Euskadin, aukera hori eskaini zuen lehen zentroa Arabako Ospitale Unibertsitarioa izan zen. Ondoren, Arrasate, Zumarraga eta Mendaroko ospitaleetan eskaini zen, eta abenduaren 1etik Gurutzetako, Donostiako eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleetatik jaiotzak telematikoki jakinarazteko aukera dago.

Halere, haurrak ohiko bidetik inskribatu nahi dituzten gurasoek dagokien Erregistro Zibilean aurrez aurre egin dezakete.

Eskaera telematikoki egiteko, haurra jaio eta 72 orduko epean hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Ospitaleak emandako sendagilearen jaiotza-ziurtagiria.
  • Guraso bien NAN, NIE edo pasaportea eta eskatzailearena, azken hau gurasoa ez bada.
  • Gurasoetako baten sinadura falta bada, familia liburua edo ezkontza ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Jaiotza-inskripzioa eskatu ostean, ospitaleko langileak Erregistro Zibilera bidaliko du. Erregistro Zibilak dokumenturen bat falta dela uste badu, seme-alabaren inskripzioa egiteko gurasoei Erregistro Zibilera joateko eska diezaieke.

2015ko abenduaren 1ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Zure zuhaitz genealogikoa egin nahi al duzu?

Zure zuhaitz genealogikoa egin nahi al duzu?

Zure arbasoak zeintzuk izan ziren jakiteko beharra baduzu: nola deitzen ziren, zenbat seme-alaba izan zituzten, noiz jaio ziren, zenbat alditan ezkondu ziren... Informazio guzti hori zuhaitz genealogikoa eginaz batu dezakezu. 

Zure familiari buruz behar duzun informazio guzti hori eskuratzeko bide errazena Erregistro Zibiletara jo eta jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak eskatzea da.

Adibidez, zure birraitona-amonen jaiotza-data jakin nahi baduzu, zure aitona-amonen jaiotza-ziurtagiria eska dezakezu. Bertan, euren gurasoen izen-abizenak eta jaiotza-data ageri baitira.

Era horretara, zure jaiotza-ziurtagiria eskatuz gero, zure gurasoen izen-abizenak eta jaiotza- data eta -lekua jakingo dituzu. Datu horiekin zure gurasoen jaiotza-ziurtagiria eska dezakezu; bertan, zure aitona-amonen izen-abizenak eta jaiotza-data eta -lekua agertuko dira. Datu horiekin, berriz, zure aitona-amonen jaiotza-ziurtagiria eska dezakezu; bertan zure birraitona-amonen datuak agertuko dira, e.a.

JustiziaNetetik beharrezko ziurtagiriak eska ditzakezu:

Erregistro Zibilen bitartez zure arbasoei buruzko informazioa eskuratzea ezinezkoa bada, elizbarrutiko artxibategietara jo dezakezu. Horietan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako  parrokietan egindako jaunartzeen, ezkontzen eta hileten  erregistroak daude.

EAEko Artxiboak  hurrengo helbideetan daude:

2015ko azaroaren 25ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook