Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Bizi- eta egoera-agiria eskatu dezaket alarma egoerak irauten duen bitartean? INFORMAZIO EGUNERATUA

Erregistro Zibila

Hasiera batean, Covid-19ak eragindako alarma-egoera zela eta, ezin ziren bizi- eta egoera-agiririk eskatu. Aurrez aurreko izapidea denez, ezinezkoa zen Erregistro Zibilera joatea eskaera egitera. 

Baina, 2020ko apirilaren 29an BJKNk erabaki du bizi- eta egoera-agiriak igortzea, Covid-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz Erregistro Zibilek egin behar dituzten funtsezko zerbitzu gisa gehitzea. Hortaz, orain bizi- eta egoera-agiria eskatu dezakezu, egoitzagatik dagokizun Erregistro Zibil edo Bake Epaitegian.

2020ko maiatzaren 4ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Covid-19. 2 Iruzkinak.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Erregistro Zibilera joan al naiteke gure Familia-liburua jasotzera?

Familia-liburua

Familia-liburuak ematea ez dago Covid-19ak eragindako alarma egoeran Erregistro Zibilei ezarritako funtsezko zerbitzuetako bat, Lan eta Justizia Sailburuaren 2020ko martxoaren 15eko Agindua, Euskadiko Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuei buruzkoaren arabera.

Itxialdi egoeran seme edo alaba bat erdituz gero, jaio berria ospitalean inskribatzeko aukera daukazu. Kasu horretan ez duzu zertan Erregistro Zibilera joan behar inskripzioa amaitzeko. Aurrerago, egoera aldatzen denean, dagokizun Erregistro Zibilera joan beharko duzu Familia-liburua jasotzera edo eguneratzera.

Zure semea edo alaba ospitalean inskribatzeko aukerarik ez baduzu eta Erregistro Zibileko bulegoetan aurrez aurre egin behar baduzu, halabeharrez hitzordua eskatu beharko duzu, eta  eta gertaera inskribatu ondoren, kasu gehienetan Familia-liburua unean bertan jasoko duzu.

2020ko apirilaren 17ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook