Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak

Zein gertaera inskribatzen dira Erregistro Zibil Zentralean?

Zein gertaera inskribatzen dira Erregistro Zibil Zentralean?

Erregistro Zibil Zentralean beste Erregistroetan inskribatu ezin daitezkeen gertaerak eta salbuespenezko gertaerak inskribatzen dira, adibidez, ezkutuko ezkontzak, atzerrian gertatu diren espainiarren jaiotzak eta heriotzak, nazionalitate aldaketak…

Erregistro Zentrala Madrilen dago eta bi magistraturen ardurapean dago. Lantaldean, horrez gain, Justizia Administrazioaren Letraduak eta funtzionarioak daude.

Erregistro Zibil Zentralean gertaerak inskribatzea eta ziurtagiriak eskatzea doakoa da, eta jaiotza-, ezkontza-, heriotza- edo bizi-agiriak eskatzeko ez duzu tasa judizialik ordaindu behar.

Erregistro Zibil Zentralean hurrengo gertaerak inskribatzen dira:

  • Atzerrian jaiotako espainiarren jaiotzak.
  • Espainiako nazionalitatea duten atzerritarren jaiotzak.
  • Atzerrian gertatutako jaiotza eta adopzioak.
  • Atzerrian jaiotako norbanakoen nazionalitate-aldaketak eta auzotartasuna.
  • Espainiarren arteko atzerrian gertatutako ezkontzak edo ondoren nazionalitatea eskuratu duten norbanakoena.
  • Ezkutuko ezkontzak.
  • Atzerrian hildako espainiarren heriotzak.
  • Espainiako Segurtasun Indarren edo Indar Armatuen zerbitzura lan egiten duten atzerritarren heriotzak, beti ere heriotza Espainiatik kanpoko jarduera batean gertatu bada.

Erregistro Zibil Zentralari buruzko informazio gehiago edo harremanetan jartzeko datuak behar al dituzu? Justizia Ministerioaren informazio-gidaliburua kontsultatu ezazu.
 

2020ko otsailaren 28ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Erregistro Zibiletan transexualen izen-aldaketa eskaera guztiak onartzen dituzte

Erregistro Zibiletan transexualen izen-aldaketa eskaera guztiak onartzen dituzte

Urriaren 24az geroztik, adinez nagusi diren herritarrek eta emantzipatutako adingabe guztiek edozein erregistro zibiletan dute euren genero identitatearekin bat datorren izen-aldaketa eskatzeko aukera.    Aukeratutako izena euren sexu-identitatearekin bat datorrela aitortu besterik ez dute egin behar. Adingabeen guraso edo legezko tutoreek ere eska dezakete aldaketa, elkarrekin. 12 urtetik gorakoa bada, adingabeak ere eskaera sinatu beharko du, eta 12 urtetik beherakoa bada, Erregistro Zibilaren arduradunarekin hitz egin beharko du.

Erregistroen eta Notarioen Zuzendaritza Nagusiaren urriaren 23ko Instrukzioan jasotako berrikuntza nabarmenenak dira. Instrukzio horren bitartez, indarrean dagoen legediarekin izena aldatu ezin duten adingabe transexualen izen-aldaketa eskaerei erantzuten zaie. Orain arteko egoeraren arabera, Erregistro Zibileko arduradunaren baimena behar baitzuten.

2018ko urriaren 31ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook