Justizia herritarrengana hurbiltzen

Erregistro Zibilek herritarren kontsultak telefonoz eta posta elektronikoz erantzungo dituzte

Erregistro Zibilek herritarren kontsultak telefonoz eta posta elektronikoz erantzungo dituzte

Justizia Administrazioaren eremuan COVID-19ari aurre egiteko apirilaren 28ko 16/2020 Errege lege-dekretu bidez ezarri ziren jarraibideak betez, Euskadiko Justizia Administrazioak herritarrei jakinarazi nahi die EAEko Erregistro Zibilek arreta emango dutela 23. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horren arabera, alarma-egoerak irauten duen bitartean zein amaitu ostean eta hiru hilabeteko epea igaro arte Erregistro Zibilek horretarako espresuki gaitutako telefono eta posta elektroniko bidez egingo diete arreta herritarrei.

Bide horietatik egindako kontsulta bidez ezin da espedienterik kudeatu, izapidetu ez eta dokumentaziorik bidali ere; hortaz, informazioa bakarrik emango da, eta herritarrei auzi zehatz bakoitzean egoki jarduteko moduari buruzko orientabidea emango zaio.

Erregistro Zibilera joatea ezinbesteko den auzietan aurretiko hitzordua eskatzea nahitaezkoa da.

Araba

Amurrio:

Vitoria Gasteiz:

Bizkaia

Durango:

Barakaldo:

Gernika:

Bilbo:

Balmaseda:

Getxo:

 Gipuzkoa

Tolosa:

Azpeitia:

Bergara:

Eibar:

Donostia-San Sebastián:

Irun:

 

Harremanetan jartzeko datuok zein EAEko organo judizialekin harremanetan jartzeko datuak JustiziaEus-eko harremanetan jartzeko eremuan aurkituko dituzu.

2020ko maiatzaren 13ean argitaratua. Honi buruz gehiago irakurri:  Erregistro Zibila eta Bake Epaitegiak. Iruzkin bat egin.
  • Partekatu:
  • Email
  • Twitter
  • Facebook

Artikulua iruzkindu

*
*
Ez da argitaratuko
*
*